Hasiera » arnasguneak » Ziortza-Bolibarko Udalak UEMAko kide izatea onartu du

Ziortza-Bolibarko Udalak UEMAko kide izatea onartu du


Testua eta argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Atzo iluntzean egindako osoko bilkuran egin zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu ala ez erabakitzeko bozketa.

Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman sartzearen aldeko botoa eman zuten, EAJ-ko hiru zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren, Uemako kide izateko “beharrizanik” ikusten ez dutela argudiatuta.

Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan, Ziortza-Bolibar bezalako herri euskaldunak beste udalerri askorentzat eredu dira euskararen ezagutzari zein erabilerari dagokionez. “Gure eskualdea euskararen arnasgune da, eta horrela izaten jarraitzeko lan egin behar da egunerokotasunean”.

Behin udalak Ueman sartzea erabakita, Uemaren Batzar Nagusian eskaera onartzea izango da hurrengo urratsa. Maiatzaren amaieran egingo du Uemak Batzar Nagusian, eta orduan bozketa egin ostean izango da ofizialki Ziortza-Bolibar Uemako kide.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.