Hasiera » arnasguneak » UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen berria eta iraunkorra

UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen berria eta iraunkorra

HP1

Udalak euskaldundu arren udalerriak erdalduntzen ari direla ohartuta, UEMAren ildo estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalmentzea, arnasguneen garrantziaz ohartu daitezen, hizkuntza ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko.

Honela, gai hau udalerri euskaldunetako eskoletan lantzeko egitasmoa prestatu eta proba moduan zenbait herritan abian jarri du ikasturte honetan UEMAk. Izan ere, euskararen arnasguneen ideia eta hizkuntza ekologiaren ikuspegia ikasgeletan zabaltzea da UEMAren asmoetako bat. Bide horretan, DBHrako eta Batxillergorako materiala sortu du UEMAk, eta ikasturte honetan Alegia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako zazpi ikastetxetan landu da, 400 ikasle ingururengana iritsiz. 

Lehen hilabeteotan izan duen erantzuna ikusita eta heldutako eskaera berriak ezagututa, aurrera begira proiektu hau ikastetxeetan modu integralean landuko duen egitasmoa amaitzen ari da UEMA. Esperimentazio fasea bukatuta, lehen fase honen emaitzak ezagutarazi ditu gaur UEMAk, Urola Kostako Berritzegunean egin duen aurkezpenean eta lan-saioan. 

HP2

HP3

Zazpi ikastetxe horietako ikasleak, irakasleak, herrietako euskara teknikariak eta hezkuntzako eragileak elkartu dira gaur Zarautzen egindako aurkezpenean. UEMAko lehendakari Josu Labakak nabarmendu duenez, “udalak euskaldundu arren udalerri euskaldunak erdalduntzena ari direnez, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzeada  UEMAren ildo estrategikoetako bat, eta hor kokatzen da hezkuntza proiektu hau, soziolinguistika edukiak ikastetxeetan eta curriculumeak ere txertatzeko, modu integral eta iraunkorrean”.

UEMAren hezkuntza proiektua landu duen Xabi Aizpurua teknikariak, berriz, esperimentazio fasearen nondik norakoak eta aurrera begirakoak nabarmendu ditu. Aipatu duenez, “hemendik aurrera, uztailera bitartean UEMAko herrietara zabalduko dugu proiektua, DBHn eta Batxilergoan”. Asmoa soziolinguistika edukiak ikasgelan lantzea da, arnasguneen eta hizkuntza ekologiaren kontzeptua barneratu dezaten udalerri euskaldunetako ikasleek: “ahalduntze eta sentsibilizazio lan hori eginda lor daiteke euskararenganako jarrera aldaketa ikasleengan”.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten 73 herrietan, HHko 90 zentro, LHko 87, DBHko 48, Batxilergoko 20 eta Lanbide Heziketako 13 daude. Esperimentazio fasea amaituta, orain, proiektua horietan eskaintzea eta horietara zabaltzea da UEMAren asmoa.

Foto 2016-04-13 12 06 04
[ Urola Kostako Berritzegunean elkartu dira gaur UEMAren hezkuntza proiektuaren esperimentazio fasean parte hartu duten hainbat eskoletako ikasleak, irakasleak, herri horietako euskara teknikariak, eta hezkuntzako beste zenbait eragile ].

· Gaur Urola Kostako Berritzegunean egindako aurkezpena, power point euskarrian:
UEMAren hezkuntza proiektua (power pointa. Irudiaren gainean klik eginda jaitsi daiteke).

aurkezpenaPPT
· UEMAren hezkuntza proiektuaren oinarriak, asmoak, eta aurkezpenaren nondik norakoak, bideoan:

· Gaurko aurkezpenaren eta lan-saioaren argazkiak:
Argazkiak (dropbox).

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Soziolinguistika ikasgeletan txertatuz (Urola Kostako Hitza, 2016-04-15).
· UEMAren hezkuntza proiektua, esperimentaziotik harago (zarauzkohitza.eus, 2016-04-13).
· UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen barria eta iraunkorra (bizkaie.eus, 2016-04-15).

· Xabi Aizpuruak jaso du Hausnartu Saria, UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanarekin(uema.eus, 2016-01-29).
· Xabi Aizpurua: “Jarrerarekin diskurtsoekin baino gehiago erakutsiko diegu gazteei” (karkara.eus, 2015-12-03).
· “Euskara garraia dezaten ahaldundu behar dira ikasleak” (Berria, 2016-01-30).
· Euskararen arnasguneak bilatuz (Noticias de Gipuzkoa, 2016-02-12).
· Xabi Aizpuruarentzat 2015eko Hausnartu Soziolinguistika Saria, UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanarekin (uema.eus, 2015-11-20).
· Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia (Bat, Soziolinguistika aldizkaria, 95. zenbakia. 2015/04).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.