[ Urriaren 3an egin zuen UEMAk agintaldi honetako lehen Batzar Nagusia. Besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berria izendatu
zuen orduko batzarrak, eta oraingoan Zuzendaritza Batzordeak 2016rako onartutako egitasmoa izango da aztergaien artean].
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak larunbat honetan egingo du aurtengo lehen Batzar Nagusia.
UEMA osatzen duten 73 herrietako ordezkariak Zarauzko Aritztabalde Kiroldegian bilduko dira, 10:00etatik aurrera, honako aztergaiekin:
- Urriaren 3an Azpeitian egindako Batzar Nagusiaren akta onartzea.
- Kontuen batzorde berezia izendatzea.
- 2015eko egitasmoaren balantzea onartzea, hala badagokio.
- 2016ko egitasmoa onartzea, hala badagokio.
- 2016ko kuotak onartzea, hala badagokio.
- 2016ko aurrekontua eta plantilla organikoa onartzea, hala badagokio.
- UEMAn sartzeko eskaera egin duten udalak UEMAn sartzea onartzea, hala badagokio.
- UEMAtik ateratzeko eskaera egin dutenak UEMAtik kanpo uztea onartzea, hala badagokio.
- Norberak lekarkeena
Ondoren, UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek prentsaurreko agerraldia egingo dute, Zarauzko Udalaren egoitzan,
(Etxe Zabala. Kale Nagusia, 29. Zarautz), 13:00etan.
Besteak beste, honakoak izango dituzte hizpide prentsaurrean:
· UEMAren asmoak eta 2016rako egitasmoa.
· UEMAren 25. urteurrena, eta Udalerri Euskaldunen Eguna.