Hasiera » hezkuntza » Hitanoa sustatzeko material didaktikoa aurkeztu dute Azpeitiko eta Zumaiako ikastetxeetan

Hitanoa sustatzeko material didaktikoa aurkeztu dute Azpeitiko eta Zumaiako ikastetxeetan

Iturria: Soziolinguistika Klusterra.

Azpeitiko eta Zumaiako  ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean, azken bost urteotan “hitanoa sustatzeko materiala sortzen, probatzen eta hobetzen” aritu da Soziolinguistika Klusterra, eta urte hauetan egindako lanaren emaitza aurkeztu dute orain: “12 material didaktiko herri bakoitzeko hitanoaren erabilera sozialak ezagutu, hitanoa darabiltengana hurbildu eta erabiltzen hasi edo jarraitzeko”.

Hitanoaren erabilerak euskararen erabileran eta ezagutzan izan lezakeen eragin baikorraz jabetuta ekin zion Soziolinguistika Klusterrak lan honi 2010 urtean. Jakinarazi dutenez, “SLKren egitekoa izan da materiala sortu eta irakasleen proposamenak kontuan hartuz, herri bakoitzeko beharretara egokitzea. Lehen Hezkuntza 5. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitarteko zumaiar eta azpeitiar gazteentzako prestatutako materiala da. Maila bakoitzerako bi material egin dira, herri bakoitzeko ezaugarri eta errealitatera egokituta, bertako erreferentzia idatzi eta ahozkoekin. Material didaktikoan egiten dira erregistro honen ezaugarri sozial eta komunikatiboetan murgiltzeko proposamenak, norberaren esperientzia eta ezagutzetatik abiatuz eta komunikazio egoera errealak eraikitzeko proposamenak eginez. Ikasleak jartzen ditu komunikazio egoera honen inguruko gogoetak eginez: noka eta tokaren erabileraren arteko aldeaz, edo hitanoak herri mailan duen prestigioaz jabetzen, adibidez. Halaber, komunikazio praktika errealak egiten dira hika ahalik eta modurik erakargarrienean egiten hasi edo jarraitzeko. Hemendik aurrera eta datozen lau urteetan jarraitu egingo da ikastetxeetan materiala probatzen eta SLK-k segimendua egingo dio bidean eraikitzen denari”. 

GAI HONI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA:
· Hitanoa sustatzeko material didaktikoak aurkeztu dira Azpeitian eta Zumaian (soziolinguistika.eus).

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.