Hasiera » argitalpenak » Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera, ‘ahuakemonala’ egitasmoan

Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera, ‘ahuakemonala’ egitasmoan


Iturria: Ondarroako Udala.

Ondarruko Udalak, herriko beste zenbait eragilerekin batera, Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera eta hitz berezi batu ditu ahuakemonala.eus webgunean eta izen bereko aplikazioan. Telefono mugikorretan eta tabletetan erabiltzeko aplikazioa da oinarria, eta Ondarroako esaerak eta hitz bereziak biltzeko eta zabaltzeko asmoarekin sortu dute. 

 “Herriko euskara planaz gabixela argi ikusi gendun esaeren bildumak eindde euazela, baina herritxarrai, erabiltzailiai euskure ipini biakozela, eta, egitasmu eta aurkeztea guzen aplikaziñoi horretxetako di: geure berbak eta esaerak plaza ata, gaztikana jun de teknologixa barrixak ibili”, nabarmendu du Eneritz Basurko euskara zinegotxiak.

“Aplikazio berri honetan, Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera eta hitz berezi batu ditu ahuakemonala egitasmuk. Horretarako, hainbat laguntza euki rou, baina, batez be, herritxarren ekarpena ixan da gaku. Udan, 70 herritxar baino gehixa pasa di Radixu Irratitxik grabaketak etxea. Ume, gazte nahiz heldu, hainbeste herritxar eon da prest euren ahotsak ipintxeko eta, bakotxak bere doiñu ipiñiaz, asko aberastu dau aplikaziñoi. Behin aplikaziñoi erabiltxen hasitxe, grabazio guztik partekatzeko aukeri da, Facebook, Twitter, email edo whatsapp bitxartez, lagunai eta ingurukuai bixalduz”.

Aplikazioa Google Play bidez eskuratu daiteke, doan, Android sistema erabiltzen duten telefono eta tabletetan, honako helbidean:
· ahuakemonala

 

GAI HONI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA:
· Egitasmoari buruzko prentsa oharra.
· Webgunea: ahuakemonala.eus

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.