Hasiera » Administrazioa » Hizkuntza eskubideak bermatzeko Arartekoak egindako txostena aurkeztu du UEMAk Nafarroako Parlamentuan

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Arartekoak egindako txostena aurkeztu du UEMAk Nafarroako Parlamentuan

Hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak hartzea eta plantilla organikoa egokitzea eskatu dio Arartekoak Nafarroako Gobernuari, eta txosten hori aurkeztu dute gaur Nafarroako Parlamentuan, horretarako bereziki egin den lan saioan.

Etxarri Aranazko alkatea eta UEMAko zuzendaritza batzordeko kidea den Eneka Maizek Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailari eta Hezkuntza Sailari zuzendutako kexa aurkeztu zuen uztailean, 592 eskaerarekin batera, Etxarriko osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea aldarrikatuz. Kexa hori Behatokian eta Nafarroako Arartekoan ere aurkeztu zuen. Jasotako kexa eta eskaerei erantzunez, Nafarroako Arartekoak adierazi du legeak eskubide hori aitortzen diela herritarrei, eta Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuei zenbait eskaera egin dizkie herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko.

Eneka Maizek eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Teknikari Izaskun Errazkinek aurkeztu diete gaia eta txostena parlamentariei, aldatu beharreko foru dekretuak aldatzeko eskatuz. Eneka Maizek nabarmendu du ondorio nabarmena dela 30 urtean baino gehiagoan euskaldunon hizkuntza eskubideak sistematikoki urratu direla Nafarroan, eta aurrera begira hori ekiditeko ezinbestekoa dela Arartekoaren eskaerak aintzat hartu eta legea betetzea, herritarren eskubideak bermatzeko, horretarako aldatu beharreko foru dekretuak aldatuz. Eneka Maizek argitu duenez, “Nafarroa osoan %20 gara euskaldunak, eta plantilla organikoan %1ari soilik eskatzen zaio euskara jakitea”.

EHBilduko David Anautek, Geroa Baiko Maria Solanak eta Ahal Duguko Eduardo Santosek oro har bat egin dute txostenaren edukiarekin eta horren aurrean Maizek eta Errazkinek egindako eskaerekin. UPNko Iñaki Iriartek berriz “funtzio publikoetara heltzeko nafar guztion eskubideak ere bermatu behar dira” esan du, “euskara ez dakiten nafarren eskubideak ere aintzat hartzekoak” direla esanez.

IMG_7383

IMG_7385

IMG_7388

Honako txostenak biltzen du Maiz eta Errazkinen agerraldiaren edukia:
· LANSAIOA NAFARROAKO PARLAMENTUAN 2015-XI-13 (PDFa).

GAI HONI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA:
· Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskariak Nafarroako Parlamentura eraman ditu Uemak (Berria, 2015-11-13).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.