Hasiera » udalak » Oiartzunen Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarlanean antolatu dute etorriberrien harrera eta integrazioa

Oiartzunen Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarlanean antolatu dute etorriberrien harrera eta integrazioa

Oiartzunen Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarlanean antolatu dute etorriberrien Harrera Plana, heldu orduko herria ezagutu eta integrazioa errazteko. Oiartzun herri euskalduna dela gogoratu eta bertan errotzeko euskarak duen garrantzia nabarmendu diete herritar berriei, horretarako prestatu duten DVDan, herria, bertako zerbitzuak, kultura eta hizkuntza ezagutarazteko.

DVDaren edukiaren aurrerapen moduan, eta euskarak Oiartzunen duen garrantzia gogoraraziz, honako aurkezpen bideoa ere prestatu dute: Etorkinak, euskara.

Pasa den astean aurkeztu zuten DVDa. Oiartzungo Udaletik jakinarazi dutenez, “bertan, herriko eragileetako ordezkariek eta noizbait Oiartzunera etorriberri ziren herritarrek herriaren berri ematen dute”. Era berean, “DVD hau ikusiko dute herrian aurrerantzean erroldatzen diren guztiek, eta alkatearen gonbita ere jasoko dute harrerarako. Lehenengo harrera saioa hilaren 17an egingo da”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.