Hasiera » arnasguneak » Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 25. urteurrenarekin bat, zenbait ekitaldi antolatu dituzte aste honetan

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 25. urteurrenarekin bat, zenbait ekitaldi antolatu dituzte aste honetan

Besteak beste, UEMAk prestatutako ‘Euskararen arnasguneak, nondik gatoz eta nora goaz?’ erakusketa izango da ikusgai Berako Kultur Etxean

arnasguneak-6[euskararen arnasguneen egoera eta bilakaera aztertzen da
UEMAk prestatu duen erakusketan,
honako hau bezalako hainbat panelekin] 

Iturria: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

2015 urtean 25 urte bete dira Bortzirietako Euskara Mankomunitatea sortu zenetik. Egiari zor, erran
behar da 1990ean mankomunitatea formalki eratu zela eta bere funtzionamendua arautzen duten
estatutuak onartu zirela. Izan ere, ordurako ia bi urtez funtzionatzen ari zen Bortzirietako Euskara
Zerbitzua (mankomunitate modura eratu gabe), eta urte batzuk lehenagotik Bortzirietako
euskalgintza eta hainbat mugimendu hasiak ziren euskararen normalizazioan arituko zen erakunde
baten sorrera bultzatzen.

Bortzirietakoa Nafarroan sortu ziren lehenengoetariko euskara zerbitzua izan bazen ere, harekin
bateratsu hasi ziren Nafarroako bertze hainbat udal eta mankomunitatetan euskara zerbitzuak
sortzen: Agoitz, Antsoain, Leitza, Larraun-Lekunberri, Ultzama, Lizarra, Atarrabia, Sakana, Uharte eta
Malerreka izan ziren urte hartan sortu zirenak.

Berehala, 90 hamarkadaren hasieran, bertze hainbat sortu ziren, eta gaur egun euskara zerbitzuen
sarea 25 euskara zerbitzuk osatzen dute. Hasieratik aritu dira koordinazioan zerbitzu horiek, eta
elkarrekin lantzen dituzte herritarrei eskaintzen zaizkien programetako aunitz.

Urteurreneko ekitaldiak

Mankomunitateak, 25. urteurren hori aitzakiatzat hartuta, ekitaldi batzuk antolatu ditu, urriaren
12tik 16ra bitartean burutuko direnak:

ERAKUSKETAK:
· Euskararen arnasguneak, nondik gatoz eta nora goaz?
· Nafarroako Euskara Zerbitzuek 25 urte
Tokia: Berako Kultur Etxeko erakusketa gela
Egunak: urriaren 12tik 16ra
Ordutegia: 18:00-20:00

MAHAI-INGURUA:
· Mankomunitatearen sorreraz dokumental laburra.
· Mankomunitatearen geroaz mahai-ingurua.
Parte hartzaileak: Eneritz Rekarte, MentxuPeña, Eduardo Conde, Axun Maia eta Patri Arburua. Moderatzailea Oskar Goñi.
Erakusketa nahiz mahai-ingurua irekiak izanen dira bisitatu eta parte hartu nahi duten guzientzat.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.