Hasiera » arnasguneak » Euskarazko mintza-praktika taldeetan izena emateko kanpaina abiarazi dute: “Zurekin hitz egin nahi dut”

Euskarazko mintza-praktika taldeetan izena emateko kanpaina abiarazi dute: “Zurekin hitz egin nahi dut”

Iturria: Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua.

bergara-mintzalagun                                                                                                                            [argazkia: Goiena]

Badira zenbait urte Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko mintza-lagun programak sortu zirela. Herri batetik bestera izen ezberdinarekin ezagutzen dira egitasmo hauek, baina funtsean helburu bera daukate, euskaraz berba egiteko zailtasunak dituztenak eta euskal hiztunak elkartu eta euskararen erabilera areagotzea.

Debagoieneko mintzapraktika egitasmoetako arduradunek izen-emate kanpaina jarri dute martxan aurten ere, eta horren berri emateko prentsaurrekoa eman zuten urriaren 5ean, Arrasaten. Topaguneak aurtengo kanpainarako sortutako bideoa ere ikusi zuten bertan. Honakoa:

Egitasmoaren nondik norakoak azaldu ziren labur-labur eta, besteak beste, adierazi zen bi partaide mota izaten direla taldeetan. Alde batetik, laguntzaileak, euskaraz natural berba egiten dutenak; eta, bestetik, euskara praktikatu nahi dutenak.

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez elkartzen dira berriketan egiteko (ez dira klaseak). Eta egitasmoa osatzeko eta nahi dutenek parte hartzeko, ekintza osagarri batzuk ere antolatzen dira noizean behin: irteerak, bisita gidatuak, afariak, mintza-eguna…

Bergaran Berriketan izenarekin ezagutzen da, eta parte-hartzea doakoa da denentzat. Interesa dutenek Jardun euskara elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 943-763661 telefonora deituta edota Errotalde jauregiko bulegora joanda.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.