Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak duela bost urte baino gehiagotik du eskuragarri, herritarrentzat eta bere parte diren udalentzat, profesional euskaldunen gida. Gidaren helburua da herritarrek zein udalek profesionalak behar dituztenean, euskaraz lan egiten duten profesionalak eskura izatea. Era berean, egunon.info elkarlanean sortutako mapa librea osatzeko asmoarekin sortu zen, eta, norabide horretan, euskaraz zerbitzua ematen duten establezimendu eta profesionalen mapa lantzen ari da. Dagoeneko, horretarako gai diren 2.600 gune baino gehiago kokatu dituzte horretarako prestatu duten mapa birtualean. Lan horretan jarraitzeko asmoa dute, eta UEMArekin abiaturiko elkarlana emankorra izango da epe labur-ertainean.