UEMAk eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak eta Gaindegiak, udalerri euskaldunen bilakaeraren inguruan egindako azterketek interesa piztu eta zeresana ematen jarraitzen dute. Argia astekarian, Iñaki Iurrebaso eta Imanol Esnaolari egindako elkarrizketa banaren bitartez landu dute gaia. Iurrebasoren esanetan “Udalerri euskaldunak gaur egun ez dira hain euskaldunak”. Esnaolaren ustez, “Udalerri euskaldunak inguru hauskor bezala ikertu behar dira”