Hasiera » komunikazioa » Udaltopek EAEko Udal Legeari ekarpena egin nahi izan dio

Udaltopek EAEko Udal Legeari ekarpena egin nahi izan dio

udaltop2015Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeak Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren zazpigarren edizioa hartu du. Bi egunez zenbait adituk hizkuntza legea izan dute hizpide Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatzen duten jardunaldian.

Nola bete hizkuntza legea, lege hizkuntza galdu gabe? Gai horren inguruan aritu dira 160 bat lagun, udalen lege-proiektua Eusko Legebiltzarrean eztabaidan dagoen une berean. Aurtengoan, Udaltopen xedea izan da lege-proiektuaren zer-nolakoak ulertzeko argibideak ematea; euskarak dituen beste administrazio esparruen araudiaren eta praktikaren aldeak aztertzea, edo-eta administrazioaren jardunbide berrien aukerak eta arriskuak mahai gainean jartzea.

Haratago joan da aurtengo Topaketa. Sustrai Colinak bi egunetan jasotako mezu eta ideia nabarmenenak bildu ditu jardunaldien ondorio gisa. Erredaktore lanak egin ditu, “ideia kontrabandistarena”, berak azaldu duen bezala. Oinarria jarri dio  Udal Legearen proiektuari ekarpena egiteko, horixe baita aurtengo Topaketaren beste helburuetako bat.

Ponentziak eskuragarri dituzue www.udaltop.eus webgunean. 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.