Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Miren Segurola UEMAko koordinatzailea Mertxe Mujika eta Asier Amondo AEK-ko eta Korrikako arduradunekin elkartu dira, gaur, Azpeitian. UEMAk 19. Korrika babestu nahi izan du, horrela. UEMAko lehendakariak “nabarmendu, goraipatu eta eskertu” nahi izan du euskararen normalizazioa lortzeko AEK-k egiten duen ekarpena.