Hasiera » udalerriak » Zarauztarrek hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu diote Osakidetzari

Zarauztarrek hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu diote Osakidetzari

Zarautzosakidetzakontzentrazioa

 Pasa den larunbatean, Zarauzko EHEk deituta 50 lagun inguru bildu ziren Zarauzko osasun zentroaren aurrean. Hainbat eragilek bat egin dute hizkuntza eskubideak errespetatzeko aldarrikapenarekin. Zehazki, Zarauzko AEKk, Zarauzko Ikastolak, Urola Kosta LABek, Xakela asanbladak, Arraio irratiak, Etxebeltz bertso eskolak, Motxian bertso eskolak,  ELAk, Gurutxurtuk, Sorginak taldeak, Jalgi dantza taldeak, Sortuk, Ernaik, Zarauzko Udalak eta UEMAk.

 

Elkarretaratzean bildutakoek osakidetzako arduradunei eta  hizkuntza politikaren arduradunei  euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen neurriak hartzeko exijitu diete. “Zarauzko herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta beraz, zor zaigun begirune eta errespetuarekin jokatu dezatela eskatzen diegu”. Osakidetzak hartutako azken erabakiek “ezinegona” sortu dute Zarautzen.

Sinadura bilketa

Bestalde, hizkuntza urraketen aurkako sinadura bilketa egingo dutela jakinarazi dute eragile horiek. “Sinadura bilketa hau handia izatea nahi dugu, zabala, euskaraz bizi nahi duen herri bat dagoela ikustarazteko”. Behin sinadura jasota, Osakidetzara bideratuko dituzte. Eta aldi berean, aurrerantzean ematen diren hizkuntza urraketen aurrean ere, herri baten babesa dugula erakusteko baliatuko” dituztela nabarmendu dute. “Euskaraz bizitzearen alde egotea soilik ez da nahikoa, euskaraz bizitzearen alde egin behar dugu eta horretara goaz”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.