Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da Auzoko, herritarrak, euskara eta aniztasuna biltzen dituen egitasmoa. Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren pertsonak hizkuntzara hurbiltzea. Auzokoren bidez azpeitiar guztiek euskarara murgiltzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dute. Horretarako, mintzapraktiken gisako saioak egingo dituzte astero, baina oinarrizko mailan. Eta euskaratik urrun bizi direnek aukera izango dute hizkuntza ezagutzeko eta harremanak euskaraz egiteko.