Euskara biziberritzeko planean (EBPN) sartuta, zortzigarren urtez abiatuko da, Segura Irratian, Bixi bixi irratsaioa. FM 89.2an izango da entzungai, ordubetez, asteazkenero 12:30ean hasita. Asteazkenetan zuzenean emititzen den saioa, larunbat (19:00) eta igandeetan (08:00) berriro entzuteko aukera izaten da.
Aurreko zazpi edizioetan oso erantzun baikorra izan du egitasmoak, entzuleen aldetik eta helburu berarekin lanean ari diren beste elkarteengandik ere bai. Beraz, aurten ere ildo beretik segituko du, besteak beste kolaboratzaile finko hauek hartuko dute parte:
Seguratik:
- – Udaleko ordezkariak
- -HITZ EDO IRRI euskaraz elkarri elkarteko partaideak
- – Liburutegiko arduraduna den Zeles Goitia
- – Musika aditua den Ainhoa Urretabizkaia
- – Laiotz Herri Eskolako irakasle eta ikasleak
- – San Joan Egoitzakokoak
Gainera:
- Elhuyarrek parte hartuko du. Zientziaren komunikazioan euskaraz aitzindaria da Elhuyar, eta Gillermo Roak aurkeztutako Quark saioa izango da astero.
- UEMA Segura Udalerri euskaldunen mankomunitatean denez, haien parte hartzea ere izango du saioak.
- Goierriko Hitza eta Goiberrikoekin batera saio bereziak antolatuko dituzte: Eskualdeko gaiak nahiz zabalagoak Goierriko ikuspegitik aztergai izango ditugu okasiorako aukeratutako solaskideekin.
- “Atzerritarrak euskaraz” elkarrizketa saioak, oso aberatsak gertatu dira, eta aurten ere Maizpiderikin elkaralanean hainbat konbidatu hartuko ditu saioak
- “Euskara aberasten” Goierriko hainbat euskaltegiren parte hartzearekin.
- Enpresen euskara planei buruzko unean unekoaren berri ematez
- AHIZE euskara aholkutaritza zerbitzuko partaide den Aitor Calvilloren ekarpenak hilabetean behin.
- – Goierriko euskara elkarteen eta Udal teknikarien eskutik hartutako berriak.
- Atzerrian euskararen presentziaren berri albiste sailean.
Eta “eguneko gaia” deitutako tartean astero gonbidatu bat elkarrizketatuko du Lierni Elortzak.
Entzuleen parte hartzea sustatzeko, Euskara Bizi berritzea denon esku baitago, BIXIBIXI irrati saioak, noiz nahi bixibixisegura@gmail.com helbidean iradokizun, proposamen edota iritziak jaso nahi lituzke. Edota telefonoz ere parte har daiteke, zuzeneko irrati saioak irauten duen bitartean (asteazkenetan 12:15-13:15).
2014-2015eko lehen saioa
Biharkoak 241. izango da eta solaskideen artean izango dira: Eluska Gerriko Segurako alkatea, Ainhoa Urretabizkaia musika aditua eta Euskadi Gazteako esataria, Uemako Miren Segurola koordinatzailea eta Iratxe Ibarra. Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartearen asmoen berri ere jasoko dugu. partaide den Rafael Gerrikok ere urteko asmoen berri emango du. Eta Elhuyarko Quark programaren nondik norakoen berri ere emango dugu.
Zazpi urteko esperientzia
Zazpi urtez guztira 240 saio egin ditu BIXIBIXI irratsaioak. Aurtengorako 34 saio aurreikusi dira, urriaren 8an hasi eta ekainaren 17ra artean. Saioa Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta hasi zen Udalaren babes osoa izan du hasieratik. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, astero-astero estudioan zuzenean asteazkenetan. Teknikari lanetan Laider Sarasua eta Mariaje Telleria aritzen dira.