Hasiera » hizkuntza politika » Arartekoak euskarazko zerbitzu pediatrikoa bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari

Arartekoak euskarazko zerbitzu pediatrikoa bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari

Arartekoaren 2014R-115-14 Ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa:

“Azkeneko hilabeteetan gehiengo euskaldunarekiko herrietan sortu den kezka aipatu nahi dugu: Ezer gutxitarako balioko du pediatria plazek derrigortasun-epea iraungita edukitzea, espezialista gutxi dagoenez familia medikuek eskaintzen baldin badute zerbitzu hori eta hauek ez badute hizkuntza eskakizunik esleituta Normalizazio Planean. Gauza bera esan daiteke, medikuak euskaldunak izan arren, horien balizko bajak estaltzeko ekarritakoak euskaraz ez baleki.”

“…Gabezia horrek erabiltzaileengan sortzen dituen aurreiritziak saihesteko, Osakidetzari gomendatzen diogu bere esku dauden giza bitartekoak eta bitarteko materialak antolatzeko irizpide hauek kontuan izan ditzala:

– Osasun eremu bateko pediatria zerbitzuek bertako pazienteen hizkuntza eskubideak bermatzeko baldintzetan ez daudenean, adingabeko horiek beste eremu batean artatzeko neurriak har ditzala familiak hala eskatzen duenean, antolakuntza arloko eskakizunek galarazten ez badute; horrelakorik gertatuz gero, gainerako ondasun juridikoekin batera ponderatu beharko dira.

-Inondik eta inora ere ez dezala atzera egin Euskararen erabileraren Normalizazio Planak pediatria zerbitzurako aurreikusitako arreta elebidunaren mailak, dela pediatriako espezialistek eskaintzen dutenean dela familia medikuek eskaintzen dutenean. Hor sartzen dira pediatren balizko ordezkapenetarako irizpideak; horrela, plaza hau eskatutako terminoetan betetzeko gai diren profesionalek bete beharko lukete, kasu bakoitzean plaza horiek esleituta duten hizkuntza profilarekin.”

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.