Hasiera » arnasguneak » Lurralde-antolakuntzak hizkuntza-komunitatean duen eraginaren ondorioak aurreikusi eta lantzeko ikastaroa

Lurralde-antolakuntzak hizkuntza-komunitatean duen eraginaren ondorioak aurreikusi eta lantzeko ikastaroa

Lurraldea eta hizkuntza. Edo, zehazkiago, lurraldearen antolakuntza eta hizkuntzaren aldaketa. Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragina ulertu, ezagutu eta kudeatzearen kezka pil-pilean dago. Hori frogatu zuen, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk iragan 2014ko urtarrilaren 16 eta 17an antolatutako “Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak” ekimen arrakastatsuak.

Jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaroa antolatu dure Asmoz Fundazioarekin batera, hazkunde-urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanean gehiago sakondu, lurralde-antolakuntzaren ikuspegia landu, gaiaren inguruan hausnartu eta adibide praktikoak lantzeko.

Ikastaroa MOOC (Massive Online Open Course) metodologiaren bitartez eskainiko da: modu irekian, plataforma telematiko bidez, ordutegirik gabe eta filosofia parte-hartzailean oinarrituta.

Ikastaroaren helburuak

  • Lurraldearen, hizkuntzaren eta hirigintzaren arteko harremanaz hausnartzea.
  • Lurralde-antolakuntzako eta hirigintzako plan ofizialen hizkuntza-eraginaz hausnartzea.
  • Lurralde mailako eraikuntza-proiektuen (etxebizitzak, ekipamenduak, azpiegiturak) hizkuntzaeraginaz hausnartzea.
  • Eragin horren ondorioak aurreikusi eta lantzeko hurbilpen bat egitea.

 

Ikastaroaren inguruko informazioa osoagoa hemen.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.