Hasiera » komunikazioa » Lekeitiarrek herria arnasgune izaten jarraitzea gura dute

Lekeitiarrek herria arnasgune izaten jarraitzea gura dute

lekeitioargia

Betidanik herri giro euskalduna izan duen herria da Lekeitio (Bizkaia). Azken erabilera neurketetan, ostera, egoera aldatzen dabilela ikusi dute. Hamar lekeitiarretik 8,6 dira euskaldunak baina euskararen erabilera %80 bueltan egotetik %Betidanik herri giro euskalduna izan duen herria da Lekeitio (Bizkaia). Azken erabilera neurketetan, ostera, egoera aldatzen dabilela ikusi dute. Hamar l6ra jaitsi da. Hori ikusita, urte hasieratik dinamika berezia antolatu dute; UEMAren arnasgune tailerretan parte hartu dute 60 bat lekeitiarrek. Herrian kale erabilerari buelta emateko lana hasi dute orain.

Lagunarteko erabilerak egin du behera Lekeition, batez ere 25 eta 55 urte artekoen berbaroan. Elkarrizketen %54,2an egiten dute euskaraz, 2008an Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketaren arabera. Helduen artean, herriko bi ikastetxeen inguruetan entzuten da gaztelania gehien: elkarrizketen %43 hizkuntza horretan neurtu zituzten eskolaz kanpoko orduetan. Aurten berriro egingo dute neurketa, eta datuekin kezkatuta daude.

Euskararen atzerakada nondik datorren ez dakite oso ondo. Iker Ajuriagerra Lekeitioko Udaleko euskara teknikariaren berbetan, lehen baino portzentaje handiagotan tartekatzen dira euskara eta gaztelaniazko esaldiak. Lekeitioko aldaketa sozioekonomikoek zerikusia izan dezaketela uste du Ajuriagerrak: “Lekeitio itsasora begira egon den herria izatetik turismora begira dagoen herria izatera pasatu da. Kanpoko jendeari begira gaude lanean eta horrek eragingo duela uste dugu”. Euskaldunak ez diren herrietan ikasi eta lan egiteak ere eragina izan dezakeela ondorioztatu dute UEMAko tailerretan. Hizkuntzagaz lotutako tentsioari dagokionez, erlaxazio puntu bat bizi dutela ere azaldu dute.

Aurten datu horiei buelta emateko saiakera bat egiten hasi dira lekeitiarrak. “Aldaketa orain eman denez, oraintxe eragin behar dugu”. Eta herritarrak motibatzea lortu dute. Herrian datuak zabaltzeko gutun bat bidali zuten, eta Euskara Batzordean, hausnarketarako taldea zabaltzea pentsatu zuten. “Batzordean batzen ginen hamabi lagunek kezka berezi hori geneukan; erabilera informala jaitsi egin dela. Baina ez genekien kalean kezka hori bazegoen ala ez”, azaldu du Ajuriagerrak. Erantzuna oso ona izan da. UEMAren tailer eta hitzaldietan 30 pertsona hasi ziren parte hartzen, eta amaierarako 60 lekeitiarrez osatu dute taldea; “konturatu gara kezka hori badagoela kalean”.

Irakurri artikulua osorik Argiaren webgunean.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.