Lizartzako guraso elkarteak eskola berria eskatzeko sinadura bilketa abiatu du. Hitzez hitz guraso elkartearen adierazpena:
Lizartzako eskolara, bertako umeak eta Orexakoak etortzen dira.
Duela 10 urte hasi zen eskola berria eskatzen eta gaur egun dena berdin jarraitzen du.
Hamarkada honetan haur kopuruak gora egin du eta honekin espazio arazoak gehitu zaizkio.
2000. urtean 27 ikasle izatetik 2014. urtean 81 ikasle izatea pasa gara, aldaketa bakarra prefabrikatu bat gehitzea izan da.
Momentu honetan eskolak ez ditu hain garrantzitsuak diren segurtasun baldintzak betetzen. Fotokopiadora komunean sartuta dago, 2 komun daude 40 ikaslerentzat.
Eskolako eraikina bi solairutan dago banatuta, goikora igotzeko eskailerak daude eta eskaloi bat beheko solairura sartzeko. Jada ez al dira garrantzitsuak arkitektura oztopoak?
Musika eta psikomotrizidade gela eta jangela eskolako eraikinetik kanpo daude eta hauetara joateko, errepidea zeharkatu behar dute umeek, horrek sorrarazten dituen arriskuekin.
Erakundeek badakite zein egoera lotsagarri eta penagarrian dauden gure umeak eta onartzen digute ikastetxe berri baten beharra, baina ez dute ezer egiten; hitz politak baina egoerak berdin jarraitzen du.
Honen aurrean, Lizartza eta Orexako umeen gurasoek honakoa adierazten dugu: ASKI DA, ESKOLA BERRIA ORAIN!