Hasiera » Zehaztu gabe » Soreasu antzokia bete egin da UEMAren ‘100 udal eta hamaika gehiago’ ekitaldirako

Soreasu antzokia bete egin da UEMAren ‘100 udal eta hamaika gehiago’ ekitaldirako

Bihar, larunbata, 11:00etan hasiko da ekitaldia. EITBk zuzenean emango du ekitaldia, streaming bidez, eta seinalea zabalduko dute UEMAren, ‘Berria’-ren eta ‘Uztarria’-ren webguneek ere.

UEMAren 100 udal eta hamaika gehiago ekitaldiaren atarian jakinarazi du mankomunitateak dagoeneko bete dela Soreasu antzokiko aforoa (540 eserleku). Beraz, jada ezin da izena eman ekitaldira joateko. Bihar, larunbata, 101 udalera iritsiko da UEMA, ekitaldiaren aurretik egingo duen batzar nagusian. Horregatik, mugarri izango den ekitaldia antolatu dute. UEMAk adierazi duenez, Euskal Herriko txoko guztietako ordezkari eta euskaltzaleak izango dira bihar Soreasu antzokian.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek aurkeztuko dute ekitaldia, eta oholtza gainean ariko dira Ines Osinaga, Estitxu Pinatxo, Elene Carreto, Jon Maia bertsolaria zein Imanol Epelde sortzaileak, Azpeitiko hainbat haurrekin batera. UEMAren bidelagunak diren heinean, Euskal Herriko erakunde publiko nagusien zein euskalgintzaren ordezkariek ere hartuko dute hitza. EiTBk zuzenenean eskainiko du ekitaldia, streaming bidez, eta seinale hori zabalduta, ikusgai izango da UEMAren, Berriaren eta Uztarriaren webguneetan ere

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.