Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk 100 euroko bi erosketa-bono banatu ditu, ‘Euskaraz barra-barra’ ikurrari buruzko inkesta bete duten bezeroen artean

UEMAk 100 euroko bi erosketa-bono banatu ditu, ‘Euskaraz barra-barra’ ikurrari buruzko inkesta bete duten bezeroen artean

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko ulermena identifikatu eta aitortuko duen marka bateratua sortu dute: Euskaraz barra-barra.

Establezimenduan bezero euskaldunaren mezuak ulertzea da Euskaraz barra-barra bereizgarria eskuratzeko gutxieneko baldintza. Bezero hori hizkuntza aldatzera ez behartzea da markaren helburua. Bezeroek establezimendu horietan euskaraz egitea erraztea, alegia.

UEMA mankomunitateko kide diren zazpi udalerritan aritu da marka bateratua zabaltzen, bezeroen eta establezimenduen erantzuna aztertzeko. Zehazki: Aramaion, Atxondo, Bakion, Beran, Bermeon, Elizondon, Etxarri Aranatzen eta Igorren.

Proiektu pilotuaren eragina ebaluatzeko, parte hartu zuten establezimenduetan berezoak betetzeko inkestak banatu zituen UEMAk. Ondotik, inkestak bete zituzten bezero guztien artean, 100 euroko bina erosketa bono zozketa zituen. Aste honetan, berriz, zozketan sarituak izan diren Berako Xulufraia dendako eta Igorreko Politte dendako bezeroei banatu dizkie dagozkien sariak.

[Igorreko Politte arropa-dendako bezeroen artean banatu da sarietako bat].
[Berako Xulufraia moda-osagarrien dendako bezeroek jaso dute 100 euroko bigarren erosketa-bonoa].

Zorionak irabazleei eta segi dezegun euskara barra-barra zabaltzen.


Gai honi buruzko informazio osagarria:
ยท ‘Euskaraz barra-barra’ marka berria zabaltzen hasi dira zerbitzu sektorean (erran.eus, 2023-01-11).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.