Hasiera » Zehaztu gabe » “UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”

“UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”

Datorren martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian. 100 udal izatera iritsiko da, eta behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian: 100 udal eta hamaika gehiago, bidea zabaltzen. Udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko herri honek egin duen ahalegina ikusaraztea eta omentzea da ekitaldiaren helburua.

Ekitaldiaren atarian, UEMAren lanaz eta ekarpenaz bidelagunek esandakoak biltzen eta zabaltzen ari gara egun hauetan. Hemen orain artekoak ikusgai:

· Eider Amundarain, Zaldibiako Lardizabal herri eskolako zuzendaria: “UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”.

· Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria: “UEMAren lana berezibikoa izan da hizkuntz eskubideen defentsan eta babesean”.

· Ibon Iza, irakaslea eta bertsolaria: “Euskal Herriko txatalak begirunez, maitasunez eta tentuz harilkatzen dituen jostorratza da UEMA”.

· Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria:
“Sarean euskara eta PuntuEUS domeinua zabaltzeko UEMA funtsezko aliatua da”.

· Maialen Arteaga, Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea:
“Gure belaunaldiarentzat izugarrizko arnasguneak dira udalerri euskaldunak”.

Alex Aginagalde, Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramailea:
“Pantailetan ere arnasguneak lortzeko gure ezinbesteko bidelaguna da UEMA”.

Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendaria: “UEMA erakunde trinko eta emankorra da”.

· Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea:
“UEMA ezinbesteko bidelaguna da euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko”

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea: “UEMA da euskararen biziberritze prozesuaren motorra”.

· Iñigo Arandia, Tinko Filmak:
“UEMA da herrigintzatik eta euskalgintzatik gertuen sentitzen dudan herri erakundea”.

· Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, euskaltzaina eta Nafarroako Gobernuaren Euskarabideko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria:
“Euskarak udalerri euskadunak behar ditu. Euskarak UEMA behar du”.

· Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria:
“Euskalgintzan eta soziolinguistikan erabiltzen ditugun kontzeptu batzuk edota arnasguneak babesteko arauak UEMAri esker sortu eta zabaldu dira”.

· Ione Josie Urruñako herriko etxeko euskara teknikaria:
“UEMA euskaraz bizitzea erabaki duten herriko etxeen elkargunea da”.

· Dabid Anaut, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuko teknikaria:
“Euskal Herri euskalduna zer izan daitekeen irudikatzeko norabidea eta iparra eman digu UEMAk”.

· Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topagunek lehendakaria:
“UEMAren lurgunea gero eta indartsuagoa eta zabalagoa izatea lortu behar dugu”.

· Pirritx, Porrotx eta Marimotots:
“Zorionak, UEMA! Ilargiraino eta buelta maite zaituztegu!”.

· Joanmari Larrarte, Elkar Fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria:
“Euskaraz jarraitzeko harrotasuna eman die UEMAk udalerri euskaldunei”.

· Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia:
“UEMAk eta udalerri euskaldunek sekulako ekarpena egiten diote euskararen biziberritza prozesuari. Inon baldin bada etorkizuneko Euskal Herri euskaldunaren ernamuinik, dudarik gabe, UEMAko udalerrietan da”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.