UEMAk batzar nagusia egin zuen joan den larunbatean, Deban. Besteak beste, Asteasu, Hernani eta Astigarragako udalak UEMAko kide izatea onartu zuten batzarkideek. Behin UEMAko kide bihurtuta, Pili Legarra, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin alkateek batzar nagusian egindako adierazpenak biltzen ditu bideo honek.
Behin batzarra amaituta, berriz, hedabideen aurrean ere adierazpenak egin zituzten hiru alkateek, UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanorekin batera. Bideo honetan daude, bere horretan, hedabideen aurrean egindako adierazpenak.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera (uema.eus, 2022-12-17).
· · Asteasu, Hernani eta Astigarraga: Euskararen lurgunea zabaldu eta sendotu nahian (UEMAren Berripapera, 2022ko abendua).
· UEMAko kide izatea erabaki du Asteasuko Udalak (uema.eus, 2022-11-23).
· Pili Legarra, Asteasuko alkatea: “Gora egiteko baliabideak beharrezkoak ditugu, arnasgunea garen arren aldaketen aurrean zaurgarriak garelako oraindik” (uema.eus, 2022-11-28).
· UEMAko kide izatea erabaki du Hernaniko Udalak (uema.eus, 2022-11-29).
· Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea: “Euskarari dagokion lekua ematen jarraitzeko pausoa eman dugu, eta horrela ulertu behar da erabaki hau” (uema.eus, 2022-12-01).
· Asteasu, Hernani eta Astigarraga UEMAko kide izan daitezke larunbatetik aurrera (uema.eus, 2022-12-14).
· Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea: “Udalean eta herrian euskararen erabilpena normalizatzeko bestelako urrats batzuk ematea beharrezkoa dela ikusi dugu” (uema.eus, 2022-12-17).
· Uemak «pozez» hartu ditu Hernani, Astigarraga eta Asteasu (berria.eus, 2022-12-17).
· Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera (eitb.eus, 2022-12-17).
· Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera (naiz.eus, 2022-12-17).
· UEMAko kide dira Asteasu, Astigarraga eta Hernani (El Diario Vasco, 2022-12-18).
· Xabier Lertxundi: «Argi genuen udalerri euskaldunen sarean egon nahi genuela» (Berria, 2022-12-18).