Udalerri euskaldunetako gazteen artean harremanak saretzeko eta sendotzeko eguna izateko asmoarekin, lehen aldiz egitekoa zen larunbat honetan Gazteok Arnas Eguna, Larrabetzun. Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuen ostean sortutako harremanetatik heldu zen egun osoko topaketa egiteko asmoa, udalekuetan parte hartu zuten gazteak eta udalerri euskaldunetako gazteak elkartzeko eta saretzeko asmoz. UEMAko zenbait herritatik autobusak ere antolatu dira Larrabetzura joateko.
Azkenean, ordea, azken orduko zenbait gorabeherengatik bertan behera geratu behar izan du egunak. UEMAk eta Larrabetzuko Udalak zehaztu dutenez, gainera, “negua eta eguraldi txarra datozenez, ez dugu epe motzean berriz horrelakorik antolatzea aurreikusten. Hala ere, gazteen aisialdia, euskara eta kontzientziazioa uztartzeko lanean jarraituko dugu, noski”.
Erlazionatutako albisteak
Ez dago erlazionatutako albisterik.