Hasiera » udalerriak » “EUSKARAZ, BESTELA EZ GARA” jardunaldiak antolatu dituzte Lekeition, larunbaterako

“EUSKARAZ, BESTELA EZ GARA” jardunaldiak antolatu dituzte Lekeition, larunbaterako

Lekeitioko Udaleko Euskara batzordeko kideak oso kezkatuta daude beraien herrian euskaraz gero eta gutxiago egiten delako. Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira herritarrekin elkarlanean. Otsailaren 22rako, hitzaldi sorta eta mahai inguru interesgarria antolatu dituzte.

Fermin Etxegoien: Erraztasunaren mitoa (10:00-10:45)

 “Euskararen erabilera ez doa gora, euskararen ezagutza ere ez doalako gora, izan ere, mito berri bat sortu da, euskara hizkuntza erraza dela. Euskararen zailtasunaren mitoa desegin ostean, erraztasunaren mitoa deuseztatu behar dugu, oztopo bilakatu baita euskararen zabalpenerako.”

Jon Sarasua: Hiztunpolisaz berba batzuk (11:00-11:45)

 “Euskararen loraldi modernoan bost hamarraldi egin eta gero, nola goaz? eta nora goaz?

galderak egiteko unean gara. Ez da erraza erantzutea, ur nahasiak baitatoz hainbat arrazoirengatik. Hala ere, hurrengo pausoak pentsatzeko oinarri batzuk eta ekintzarako ideia orga batzuk eztabaidatzea posible da, esku artean daukagunarekin.”

  Joxerra Gartzia: Zertarako balio digu euskarak? (12:00-12:45)

 “Euskarak berak ez badio hiztunari hobeto bizitzeko balio, eta kontuan hartuta gaur egun ez dagoela euskarazko elebakardunik, hiztunak zerbitzu hori egiten dion beste hizkuntzara joko du egoerak hala eskatzen dion aldiro. Ez dut nik ukatuko hori baino aurreragoko lanik ez dagoenik (hiztun eta alor kopuru gutxieneko bat, legearen eta gizartearen babesa…). Diodana da gainerako guztiak alde edukita ere ez garela oso urrutira iritsiko euskara aizkora bihurtzen ez dugun bitartean.”

 Mahaingurua solasaldia hiru hizlariekin (13:00-14:00)

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.