Hasiera » Zehaztu gabe » ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

Hirugarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, eta 250.000 mahai-gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean. Hainbat garapen agentziak ere egingo dute bat kanpainarekin, iaz bezala. Ekainaren 21etik irailaren erdialdera izango da kanpaina.

Bertatik Bertara kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute aurten ere UEMAk Bertatik Bertara kanpainarekin, ekimenean parte hartuko duten udalekin eta garapen agentziekin batera.

Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu, eta ekainaren erdialdetik aurrera erabilgarri izango dira guztiak: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste.

Bertako hizkuntza ere kalitatea eta hurbiltasuna erakusteko ezinbesteko osagaia dela gogoratu nahi die kanpainak zerbitzu sektoreko arduradunei. Izan ere, jakinarazi zaien moduan, “askotan bertako hizkuntza alde batera uzten dugu, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Ez du zentzurik, egindako inkestek eta ikerketek argi erakusten baitute bisitari asko berariaz etortzen dela udalerri euskaldunetara, eta euskara ikustea eta entzutea gustukoa dutela”.

Hori guztia gogorarazteko eta kanpainaren berri emateko, UEMAko kide diren herrietako merkatariei eta ostalariei helarazi zaie ekimenaren berri. Merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen duen herrietan, posta arruntez jaso dute informazioa 2.000 biztanletik beherako herrietan. 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan, berriz, udalak arduratu dira informazio orriak banatzeaz. Azkenik, merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen ez duen herrietan, informazio orria PDF formatuan jaso dute udalek, egokien ikusten duten moduan zabaltzeko zerbitzu sektorean zein udalen webguneetan eta sare sozialetan.

Eskuorria, gainera, denda, taberna eta jatetxeen ate edo erakusleihoetan itsasteko moduan diseinatu dute, eta euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegira ere bideratzen ditu bisitariak, QR kodearekin. Gazteleraz, katalanez, frantsesez, ingelesez, alemanez eta galizieraz dago hiztegia.

Era berean, kanpainaren berri emateko spota ere prestatu du UEMAk, bisitariek taberna eta jatetxeetan aurkituko duten mahai-gainekoaren osagarri.

Material osagarria:
· Webgunea: uema.eus/bertatikbertara
· Bertatik Bertara: zerbitzu sektorera banatutako eskuorria, euskaraz (PDFa).
· Bertatik Bertara: eskuorriaren gaztelerazko bertsioa, online (PDFa).
· Zerbitzu sektorean euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegia (PDFa).
· Ongi etorri euskararen herrira. Hiztegi txikia, oinarrizko azalpenekin (PDFa. 52 orrialde).
· Bideoa: Bertatik Bertara. Gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa (2022).

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Zerbitzuen sektorean euskara areagotzeko kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta udalek (naiz.eus, 2022-06-17).
· Udako turismoan euskereak lekua izatea nahi dau UEMAk (bizkaie.biz, 2022-06-17).
· UEMAk “Bertatik bertara” kanpaina zabaldu du udan, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko (Aikor, 2022-06-17).
· Zerbitzu sektorean euskara areagotzeko ‘Bertatik bertara’ kanpaina egingo dute uda honetan ere UEMAk eta udalek (Europa Press, 2022-06-17).
· Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izatea bilatuko du UEMAk ‘Bertatik bertara’ ekimenarekin (El Correo, 2022-06-19).
· Bisitariei eta zerbitzuen sektoreari euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina abiatuko du Uemak (zarauzkohitza.eus, 2022-06-20).
· Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izateko ekimena (El Diario Vasco, 2022-06-20).
· Bisitariei eta zerbitzuen sektoreari euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina abiatuko du Uemak (uztarria.eus, 2022-06-20).
· Usurbilgo Udalak UEMAren ‘Bertatik bertara’ kanpainarekin bat egin du, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko (usurbil.eus, 2022-06-21).
· Bergarako Udalak bat egin du UEMAren ‘Bertatik Bertara’ egitasmoarekin (Goiena, 2022-06-21).
· Zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko UEMAren Bertatik Bertara egitasmoa sustatuko du Bergarako Udalak (bergara.eus, 2022-06-21).
· UEMAren “Bertatik bertara” egitasmoarekin bat egin du Oñatiko Udalak (oñati.eus, 2022-06-24).
· Bertatik Bertara kanpaina, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko (Tolosaldeko Ataria, 2022-07-13).
· ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiatu dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko (erran.eus, 2022-07-14).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.