Hasiera » Zehaztu gabe » Baliabide digitalak euskaraz erabiltzeko jarraibideak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik

Baliabide digitalak euskaraz erabiltzeko jarraibideak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik

Sare sozialak euskaraz paratzeko jarraibideak bideoa plazaratu du aste honetan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, eta horrekin eman dio hasiera baliabide digitalak euskaraz nola erabili behar diren erakusteko prestatu duen bideo-sortari.

Lehenengo bideoak sare sozialak euskaraz konfiguratzeko eta erabiltzeko jarraibideak biltzen ditu. Zehazki, Twitter, Facebook, YouTube eta Telegram euskaraz nola erabili daitezkeen azaltzeko bideo tutoriala da. Izan ere, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen hitzetan, “urrats erraz batzuk segituta, zenbait sare sozial euskaraz paratzen ahal dira. Bidenabar, sare sozialak euskaraz egon daitezen eta euskaraz erabiltzeko mezua zabaltzea da asmoa”.

Bideoa: ‘Sare sozialak euskaraz paratzeko jarraibideak
‘.

Sare sozialen inguruko bideo hau hurrengo asteotan helduko diren beste batzuen lehenengoa besterik ez da: “Bideo honek baliabide digitalen inguruko serie bati hasiera emanen dio: eskuko telefonoko sistema eragile eta aplikazioak, Interneteko nabigatzaile eta posta kudeatzaileak, sistema eragile eta programa informatikoak, eta mundu digitalarekin zerikusia dutenak, oro har, euskaraz paratzeko eta euskaraz erabiltzeko aukera izan dezagun”, nabarmendu du Bortzirietak Euskara Mankomunitateak.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.