Hasiera » Zehaztu gabe » Udalerri Euskaldunen Eguna, kantuz kantu

Udalerri Euskaldunen Eguna, kantuz kantu

Udalerri Euskaldunen Eguna izango da larunbat honetan Seguran, eta egunaren harira ‘Euskara aiden!’ izeneko abestia ere egin dute segurarrek, elkarlanean. David Fernandezek sortu du musika, Jon Iturriozek idatzi ditu hitzak, eta abestian eta bideoklipean segurar askok hartu dute parte, Tobera musika eskolako Iker Gomez de Segura zuzendariaren koordinaziopean. Bideoklipa, berriz, Xabi Aguadoren lana izan da.

Azken urteotan, ohikoa izan da, Udalerri Euskaldunen Eguna iragartzeko abestia eta bideoklipa sortzea. Hemen bildu ditugu gehienak.

2022. ‘Euskara aiden!’. Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran.
· Musika: David Fernandez.
· Hitzak: Jon Iturrioz.

2018. ‘Euskara, gure lurra’. Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman.
· Musika: Kepa Elgoibar.
· Hitzak: Ibon Iza.

2016. ‘Euskara hauspotzen’. Udalerri Euskaldunen Eguna, Leitzan.
· Musika: Dj Porru.
· Hitzak: Miel Mari Elosegi, ‘Luze’.

2014. ‘Eltzetik eta altzotik’. Udalerri Euskaldunen Eguna, Tolosan.
· Musika: Emon.
· Hitzak: Amets Arzallus.

1991. urtean hasita UEMA eguna antolatu ohi zuen urtero Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: Lizartzan, Aizarnazabalen, Aramaion, Oiartzunen, Arantzan, Zeanurin, Iruran, Arbizun, Aulestin, Bermeon, Lekeition, Ezpeletan, Azkainen, Maulen, Alegian, Azpeitian, Beran, Mallabian, Bergara, Goizuetan eta Aramaion izan ziren egun horiek.

Euskararen normalizazioan udalerri euskaldunek egiten duten ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar zuelakoan erabaki zuen mankomunitateak UEMA egunetik Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko jauzia ematea. Horrela, 2014ko ekainaren 14an, Tolosan izan zen lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna, eta ordudanik bihurtu zen ohikoa egunaren harira abestia ere sortzea.

· 1999. ‘Sustraietatik adarretara, euskara’. Milurteko Azken Jaia, Usurbilen.
1999an Milurteko Azken Jaia antolatu zuen UEMAk Usurbilen, eta ekimen hartarako ‘Sustraietatik adarretara, euskara’ abestia sortu zuten Takolo, Pirritx eta Porrotxek. Abestiaren hiru bertsio bildu zituen UEMAk disko batean. Tartean, baita egundoko oihartzuna izan zuen Hemendik At! taldearena ere.

· Musika: Takolo, Pirritx eta Porrotx.
· Hitzak: Andoni Egaña.

· 1999. ‘Sustraietatik adarretara, euskara’. Milurteko Azken Jaia, Usurbilen.
· Musika: Hemendik At!
· Hitzak: Andoni Egaña.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.