Hasiera » Zehaztu gabe » Zabalik da ‘Osasuna eta Hizkuntza VI: Hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan’ ikastaroan izena emateko epea

Zabalik da ‘Osasuna eta Hizkuntza VI: Hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan’ ikastaroan izena emateko epea

EHUren Uda Ikastaro honetan munduan zehar proposatzen ari diren plangintzak aztertuko dituzte, bateko eta besteko hizkuntza-beharrak ardatz hartuta. Osasun-prozesu osoan kalitatezko zerbitzua jasotzeko pazienteek osasun langileekin eta erakundeekin harremanetarako behar duten hizkuntza giltzarria da ikastaroaren antolatzaileentzat, eta horri Euskal Herrian eta nazioartean ematen zaion arreta eta erantzuna aztertuko dute ikastaroan. Zehaztu dutenez, “osasun-arloko langileei, ikasleei, ikertzaileei hala nola,soziolingusitei, antropologoei, hizkuntzalariei eta hizkuntza-justizia zein eskubideen arloan interesa dutenei zuzenduta dago”. Uztailaren 6an eta 7an izango da ikastaroa, eta dagoeneko egin daiteke matrikula.

Ikastaroari buruzko informazio guztia, matrikula egiteko argibideak, prezioak, kokalekua, zuzendariei eta hizlariei buruzko zehaztasunak eta gainerako guztia EHUren Uda Ikastaroen webgunean dago eskuragai, hemen: Osasuna eta Hizkuntza VI: Hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan. Zenbait kasutan, abantailak daude matrikula maiatzaren 31 baino lehen eginez gero.

PROGRAMA

2023-07-06, osteguna

15:00 – 15:15 Erregistroa
15:15 – 15:30 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena.
· Aitor Montes Lasarte | Osakidetza – Famili medikua
· Jon Zarate Sesma | UPV/EHU – Irakasle-ikertzailea
15:30 – 16:15 “Galesaren hizkuntza politika arreta soziosanitarioaren esparruan. Diskurtsoa eta errealitatea”.
· Cynog Prys | Bangor University – Irakasle-ikertzailea
· Rhian Hodges | Bangor University – Irakasle-ikertzailea
16:15 – 17:00 “Hizkuntza justizia eta gaitasunen eredua”
· Nicole Marinaro | Ulster University – Irakasle-ikertzailea
17:00 – 17:45 Atsedena
17:45 – 18:30 Mahai ingurua: “Hizkuntza-eskubideak ala hizkuntza-beharrak?”.
· Jon Zarate Sesma | UPV/EHU – Irakasle-ikertzailea (Moderatzailea)
· Arantza Lekuona | Kabia – Gerentea
· Idurre Eskisabel Larrañaga | Kontseilua – Zuzendari Nagusia
· Izaskun Elezgarai Gabantxo | UPV/EHU – Irakasle-ikertzailea
· Maialen Alday Munilla | Aintzat – Famili medikua
18:30 – 19:15 “Erizaintza eta medikuntza ikasleen eta irakasleen ibilbidea gutxiengo egoeran. Galesko esperientzia”
· Awen Iorweth | Cardiff University – Irakasle-ikertzailea


2023-07-07, ostirala

09:30 – 10:15 “Hizkuntza-eskubideen eta -beharren arteko harremana. Beharrak dira helburua eta eskubideak metodoa”
· Gerald Roche | La Trobe University – Senior Research Fellow
(Zoom bidez parte hartuko du)
10:15 – 11:00 “Segurtasun Kulturalaren Esparrua”
· Elissa Eivridge | University of Newcastle – Post-Doctoral Research
Fellow (Zoom bidez parte hartuko du)
11:00 – 11:45 Atsedena
11:45 – 12:30 “Ezgaitasun intelektuala duten Down sindromedun pazienteei kalitatezko osasun arreta euskalduna eskainiz
· Miren Altuna Azkargorta | CITA-Alzheimer Fundazioa – Mediku
neurologoa
12:30 – 13:15 “Hizkuntza-justizia, hizkuntza-aniztasuna eta gizarteratzea”
· Cecilia Gialdini | Ulster University – Posdoctoral research
13:15 – 13:45 Mahai ingurua: “Aniztasunean bat. Elkarrekin lan egiteko aukera”
· Aitor De la Quintana Basarrate | Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Osakidetza – Medikua
· Ainhoa Oñatibia | Gipuzkoako Farmazialarien Elkartea. FEUSE – Farmazialaria
· Goretti Soroa Martinez | UPV/ EHUko Psikologia Fakultatea – Ikertzailea
· Miren Altuna Azkargorta | CITA-Alzheimer Fundazioa – Mediku neurologoa
13:45 – 14:00 Sintesia

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.