Hasiera » Zehaztu gabe » Euskararen Asteari hasiera eman diote gaur Mutrikun

Euskararen Asteari hasiera eman diote gaur Mutrikun

Gaur hasi eta maiatzaren 9a arte, Euskararen Astea izango da Mutrikun. Erabiliz eragin! lelopean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte UEMAk, Mutrikuko Udalak, Mutrikuko Institutuak, Samielak eta Saturraren Guraso Elkarteak.

Hitzaldiak herritarrentzat antolatu badituzte ere, ikastetxeetan ere landuko dituzte hainbat gai, euskararen egoeraren berri emateko eta bertako hizkuntzaren inguruan ikasleak kontzientziatzeko.

Erabiliz eragin! Euskararen Astea Mutrikun.
2023ko maiatzaren 2tik 9ra

EGITARAUA

  • Maiatzaren 2tik 9ra bitartean. Mintzodromoak, esperientzia trukeak eta ahalduntze saioak, ikastetxeetan.
  • Maiatzak 2, 18:30. Kike Amonarrizen Euskara bidegurutzean, hitzaldia, Zabiel kultur etxean.
  • Maiatzak 7, 12:30. Ekitaldia eta jan-edana, Beheko plazan.
  • Maiatzak 9, 18:30. Jon Maiaren hitzaldia (gazteleraz). Desde Extremadura al euskara, Elizapeko lokaletan.
Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.