Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute gaurtik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin UEMAk lortu nahi duena.
Gainean da 2022ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Apirilaren 3an hasiko da kanpaina Arabako eta Gipuzkoako foru ogasunetan, eta ekainaren 30era arte iraungo du. Nafarroan, berriz, apirilaren 12tik ekainaren 23ra artekoa izango da epea. Bizkaian, azkenik, apirilaren 17an hasiko da kanpaina.
Tokian tokian, elkarlana eta askotariko kanpainak
Udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean gauzatzen da kanpaina, eta foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak moldatzen du bere beharren arabera. Mezu orokorra berbera da leku guztietan, baina tokian toki, foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak bere errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpaina eta mezua. Besteak beste, Errenta aitorpena euskaraz lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu eskura UEMAk, nork bere arabera moldatzeko aukerarekin.
Gipuzkoan, aurten ere, Ogasunarekin euskaraz leloa erabiliko du aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan.
Errenta euskaraz egiteko modu bat baino gehiago daude: autolikidazio proposamena onartzeko orduan, eta baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean ere, euskaraz egin nahi duzula hautatuz edota dagokion langileari horrela adieraziz. Bestalde, aitorpena gestoria batean eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko eta ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea ere adierazi daiteke.
Material osagarria:
· Gipuzkoa. Urtez urte eta herriz herri errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopurua (excel taula).
· Bizkaia. Urtez urte eta herriz herri errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopurua (excel taula).
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· UEMA errenta aitorpena euskaraz egitera deitzen ari da (El Correo, 2023-03-30).
· Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz (zumaia.eus, 2023-03-27).
· Egin ezazu aurtengo errenta-aitorpena euskaraz! (orio.eus, 2023-03-28).
· Oarsoaldeko udalek errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte herritarrak (2023-03-31).
· Astigarragako Udalak bat egin du errenta aitorpena euskaraz egitearen aldeko kanpainarekin (astigarraga.eus, 2023-03-31).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du UEMAk (El Diario Vasco, 2023-04-02).
· Euskararen aldeko beste urrats txiki bat (2023-03-31).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria izango du aurten ere (oiartzun.eus, 2023-04-03).
· Errenta aitorpena euskaraz (larrabetzu.eus, 2023-04-03).
· Errenta aitorpena eta Osasun-arreta, EUSKARAZ (zaldibia.net, 2023-04-03).
· Errenta aitorpena euskaraz kanpainarekin bat egin du Udalak aurten ere (oñati.eus, 2023-04-03).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin bat egin du Azpeitiko Udalak (azpeitia.eus, 2023-04-05).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia egin du Debako Udalak (deba.eus, 2023-04-11).
· Errenta aitorpena euskaraz (irura.eus, 2023-04-04).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek (usurbil.eus, 2023-04-11).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Zarauzko Udalak (zarautz.eus, 2023-04-17).
· Errenta aitorpena euskaraz (leaburutxarama.eus, 2023-04-12).
· Errenta aitorpena euskeraz (gatika.eus, 2023-04-13).
· Errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen ditu Udalak hernaniarrak (hernani.eus, 2023-04-05).
· Errenta aitorpena euskaraz (itsasondo.eus, 2023-04-11).
· Errenta aitorpena euskaraz (baztan.eus, 2023-04-14).
· Errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen zaitugu (larraun.eus, 2023-04-12).