Dimako Udalak, UEMAk eta Abizarie Euskara Elkarteak kuadrillen eta herritarren artean euskararen erabileran eragiteko ekimena abiaraziko dute gaur. Lau kuadrilla hautatu dituzte hiru eragileek, eta horiei metodologia eta asmoak azaldu ostean, Eusle metodologian oinarritutako ekimena abiaraziko dute gaur.
Hizkuntza ohituretan eragitea eta euskarari eustea da asmoa, gaur hasi eta bi hilabetez luzatuko den ekimenarekin. Udalerri euskaldun askotan bezala, euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldeak kezka sortu du Diman ere, eta horretan eragitea da asmoa, heritarren eta batez ere kuadrillen artean kontzientziazioa landuta. Kuadrilla horietan egitasmoa landuta, herriko euskararen erabileran eragin nahi da, Eusle metodologiari helduta eta herritar gehiagorengana zabalduta.
Erlazionatutako albisteak
Ez dago erlazionatutako albisterik.