Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Gazteen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.
Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.
Aurten, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuan parte hartzeko aukera.
Bideoa: aurtengo udalekuak iragartzeko bideoa.
Izena emateko epea asteazken honetan zabalduko da, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:
· Hemen sartuta eta datuak beteta.
· 943 816699 telefonora deituta.
· Datuak posta elektronikoz arnasguneak@uema.eus helbidera bidalita.
Material osagarria:
· Ikastetxeetarako kartela: izena emateko epea zabalik (PDFa).
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Salto! udalekuetan izena emateko epea hasi da (Oarsoaldeko Hitza, 2023-03-01).
· Zabalik da Salto! gazteentzako topaketan izena emateko epea (orio.eus, 2023-03-01).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (baleike.eus, 2023-03-02).
· Dagoeneko zabalik dago “Salto!” udalekuetan izena emateko epea (artzape.eus, 2023-03-02).
· UEMAren Salto! udalekuetan izena ematek epea irekita (getaria.eus, 2023-03-03).
· UEMAk antolaturiko ‘Salto!’ udalekuetan izena emateko epea zabalik martxoaren 31ra bitartean (alegia.eus, 2023-03-02).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (karkara.eus, 2023-03-02).
· SALTO! udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak: izen-ematea zabalik (aramaio.eus, 2023-03-02).
· Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea (zarauzkohitza.eus, 2023-03-02).
· Uda honetan ere, Salto! (gazteberri.eus, 2023-03-06).
· Gazteak eta euskara, eskutik bidea eginez (ataria.eus, 2023-03-09).