Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren laguntza izango du EHUren eta UEUren ‘Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan’ graduondokoak

UEMAren laguntza izango du EHUren eta UEUren ‘Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan’ graduondokoak

UEUk sustatutako EHUren graduondokoa da Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan. Unibertsitateko Espezialista Titulua da, eta UEMAk lagundu egingo du titulua, “osasun arduradunak eta profesionalak hizkuntza beharren eta hizkuntza eskubideen eta irizpideen garrantziaz kontzientziatzeko lanabes eraginkorra” dela iritzita.

Bi urtean emango diren bi modulo izango ditu graduondokoak, bat teorikoa eta bestea praktikoa, eta ikasleek bi aukera izango dituzte: modulo teorikoa bakarrik egitea eta Aditu Titulua eskuratzea, edota biak egitea eta Unibertsitateko Espezialista Titulua lortzea. UEMAk diruz lagunduko du graduondokoa, eta UEMAko kide diren udalei proposatuko zaie herritarrek graduondokoa eginez gero matrikularako diru laguntza ematea.

UEMAk eta EHUk lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2021ean Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan Berezko Titulua hauspotzeko, eta harrezkero, UEUk sustatu eta EHUk antolatu duen graduondokoa laguntzen du UEMAk, osasun arretaren kalitatea lotuta dagoelako pazientearen hizkuntzarekin, eta graduondoko honek osasungintzako profesionalak horren inguruko eduki teorikoekin eta praktikoekin janzten eta formatzen dituelako.

Aurten, otsailaren 3an ekingo diote graduondokoari, eta zabalik dago matrikulatzeko epea.

Aditu Tituluaren zuzendaritzaren eta antolaketaren ardura duen Jon Zarate doktorearen eta EHUko Farmazia fakultateko irakaslearen hitzetan, “gure gizarteak osasun arreta pazienteak hautatutako hizkuntzan eskainiko duten profesionalak behar ditu. Helburu hori lortzeko formazioa ezinbestekoa da, eta hori da lortu nahi dena EHUk eta UEUk elkarlanean antolatu duten eta UEMAk lagunduko duen graduondoko berri honekin”. 


INFORMAZIO OSAGARRIA:

Izena emateko kontaktua:
· jon.zarate@ehu.eus
· 945013873 / 660824476

Bideoa:
Graduondokoaren aurkezpena, online.

Informazio praktikoa:
· Graduondokoaren nondik norakoak, programa, irakasleak, matrikula eta abar (ehu.eus).
· Tituluaren planifikazioa, helburuak eta moduloen edukia (PDFa).



Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.