Hasiera » 2023 » urtarrila

Hilabeteko artxiboak: urtarrila 2023


UEMAren laguntza izango du EHUren eta UEUren ‘Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan’ graduondokoak

UEUk sustatutako EHUren graduondokoa da Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan. Unibertsitateko Espezialista Titulua da, eta UEMAk lagundu egingo du titulua, “osasun arduradunak eta profesionalak hizkuntza beharren eta hizkuntza eskubideen eta irizpideen garrantziaz kontzientziatzeko lanabes eraginkorra” dela iritzita....
Irakurri osorik »

‘Euskara ardatz, elkarbizitza helburu’

UEMAk, Zaldibiako Udalak, Lardizabal Herri Eskolak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) Zaldibian abiarazitako ekimenari buruzko erreportaje ederra dakar Hik Hasi aldizkariaren azken zenbakiak. UEMAk eta gainerako bidelagunek Zaldibian egindako lana ederki islatzen duelakoan, hemen osorik irakurgai:...
Irakurri osorik »

Eskola-kirolean euskaraz aritzeko formazioa jaso dute Tolosaldeko hezitzaileek, UEMAren eskutik

Eskola-kiroleko hezitzaile ikastaroa jasotzen ari dira egun hauetan Tolosaldeko eskola-kiroleko 40 bat hezitzaile. Ikastaro horren edukien artean, eskola-kirolean ere euskaraz aritzeko irizpideak aletu dizkiei UEMAk gazteei, gaur goizean Tolosan eskainitako saioan. Entrenatzaile izatetik hezitzaile izateko bidean, euskarak zer garrantzi duen...
Irakurri osorik »

“Epai hau ez da euskararen aurkakoa soilik. Askoz harago doa”

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka argitaratutako ebazpenari larria iritzi dio UEMAk. Zehazki, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.