Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren Berripapera (56. zenbakia, 2022ko abendua)

UEMAren Berripapera (56. zenbakia, 2022ko abendua)

UEMAko kide diren herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 115.000 aleko tirada du. 2022ko abenduko zenbakia da honako hau.

Webgune honetan, UEMAren sare bideetan eta UEMAren Telegram kanalean mankomunitatearen jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2022eko abenduko zenbaki honetan, honakoak dira gai nagusiak: Asteasu, Astigarraga eta Hernani gehituta helduko diola UEMAk urte berriari; udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa; gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa; edota Arnasetik bideo-sormen lehiaketa, besteak beste.

Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 56. zenbakia (PDFan).

Orain arteko zenbaki guztiak, berriz, UEMAk Issuu webgunean duen gunean irakur daitezke: issuu.com/uema_eus

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.