Hasiera » Zehaztu gabe » Gazteok Arnas Eguna egingo da azaroaren 26an Larrabetzun, egun osoko egitarauarekin

Gazteok Arnas Eguna egingo da azaroaren 26an Larrabetzun, egun osoko egitarauarekin

Udalerri euskaldunetako gazteen harremanak saretzeko eta sendotzeko eguna izango da Gazteok Arnas Eguna. Salto udalekuen ostean sortutako harremanetatik sortu da egun osoko topaketa egiteko asmoa, eta bertan, udalekuetan parte hartu zuten gazteak zein udalerri euskaldunetako gazteak elkartzea da asmoa. UEMAko zenbait udalerritatik autobusak egongo dira Larrabetzura joateko.

Salto udalekuetako gazteak, aurtengo udan, Leitzan

Larrabetzuko gazteekin batera antolatu dugu Gazteok Arnas Eguna, eta gazteen nahietatik abiatutako egitaraua da Larrabetzun: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, Zo-Zongó perkushow taldea, Nahia Novo DJa, Kuluxka Klan…

Izena emateko, galdetegi hau bete behar dute gazteek, eta joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute, euren zonaldeko autobusa betez gero. Izena emateko 15 euro ordaindu behar dute gazteek.

Hemeroteka:

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.