Hasiera » Zehaztu gabe » ELE eta etorri berrien inguruko ekimenak daude UEMAren 2022ko dirulaguntzen deialdian

ELE eta etorri berrien inguruko ekimenak daude UEMAren 2022ko dirulaguntzen deialdian

Udalek dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute azaroaren 23ra arte. Bi ekimen mota lagunduko dira diruz: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin izana, kanpo kontratazioarekin; eta lehenengoz egin diren etorri berrien inguruko egitasmoak.

UEMAko kide diren 94 udalak izan daitezke dirulaguntzaren onuradunak. 2022an UEMArentzat lehentasunezkoak diren egitasmo horiek indartzeko ekimenak dira diruz lagunduko direnak.

Zehazki, ekimen hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:

a) Udalek onartzen dituzten udalerriko hirigintza plan orokorretan (HAPOetan), plan partzialetan edo udalerriko egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen bestelako plan eta proiektuei ELE tresna aplikatzea eta neurriak hartzea, dagozkion emaitzen arabera.

b) Herritar etorri berriak euskarara erakartzea helburu duten ekimenak udalerri horretan lehenengoz martxan jartzea.

Ez dira diruz lagunduko:

a) Etorri berrientzako egitasmoak, baldin eta aurreko urteetako egitasmoen jarraipena baldin badira. Egitasmo berriak lehen urtean baino ez dira diruz lagunduko.

Informazio guztia:

. UEMAko dirulaguntzen deialdia (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala)
. Eskaera egiteko orria (PDFa)

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.