Hasiera » Zehaztu gabe » Arnasetik bideosormen lehiaketako lan onena bozkatzeko aukera dago urriaren 20ra arte

Arnasetik bideosormen lehiaketako lan onena bozkatzeko aukera dago urriaren 20ra arte

Arnasguneetan ikasten duten gazte eta nerabeek guztira 99 sormen lan aurkeztu dituzte Arnasetik bideosormen lehiaketara. Sarean daude ikusgai, eta publikoaren saria emateko botoa eman daiteke urriaren 20ra arte. Sari banaketa ekitaldia, berriz, urriaren 28an egingo da Villabonan. Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da, eta publikoaren saria ere bai, bozka gehien jasotzen dituen lanarentzat.

Arnasa Gara ekimeneko webgunean dago lanak ikusteko eta bozka emateko aukera.

Ikasturte hasieran heldu zioten erronkari LH 5etik DBH 4rako arnasguneetako gazteek. Hiru kategoria egon dira parte hartzeko, eta kategoria bakoitzeko ikasleek sormen lanak egiteko erronka bati egin diote aurre: LH 5-6 mailatako 40 lan jaso ditugu; DBH 1-2koak 52; eta DBH 3-4ko 7 lan.

Urriaren 28an Villabonan egingo dugu sari-banaketa ekitaldia, eta bertan lau sari banatuko dira: kategoria bakoitzeko sari bat eta publikoaren saria. Irabazleek 500 euroko sari baliokidea irabaziko dute, eta IrisarriLand-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango dute.

Sormena landu eta hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko asmoz antolatu dugu lehiaketa Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.