Hasiera » Zehaztu gabe » Euskara, ingurumena eta genero-ikuspegia elkarrekin landu dezakeen hirigintza aztergai, udako ikastaroetan

Euskara, ingurumena eta genero-ikuspegia elkarrekin landu dezakeen hirigintza aztergai, udako ikastaroetan

UEUk, UEMAk eta Kontseiluak elkarrekin antolatu dute ekainaren 28an Iruñean izango den udako ikastaroa: Lurralde eko-euskaldun eta eko-feministarik bai ote? Hirigintzan gaur egun egiten diren ebaluazioek elkarren artean dituzten sinergiak topatu nahi dira. Batez ere euskara, ingurumena eta genero-ikuspegia zaintzeko orain arte proiektu zehatzetan hartu diren neurriak aztertuko dira, hiru alorren arteko loturak ikusarazteko. Egun bateko ikastaroa izango da, eta zabalik dago matrikula egiteko aukera, ekainaren 22ra arte.

Herrietan eta lurraldeetan eragina duten planak eta proiektuak egiteko orduan, oraindik ere hizkuntzaren gaia zeharka lantzen da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak lege-izaera duen arren. Hizkuntzarekin batera, albo gai gehiago ere badira, zeharkako gaiak, ingurumen eta genero gaiak adibidez. UEMAk, UEUk eta Kontseiluak interesgarria iritzi diote hirigintzan eta proiektu zehatzetan azkenaldian txertatu diren gai horiek bat non egiten duten aztertzea, eta lan-lerro komunak bilatze. Nolabait, denen ikuspuntuak elkartzetik hirigintza egiteko modu berri eta egokiago batzuetara heltzeko bideak jorratzea da helburua.

Horretarako, ildo horrek izan ditzakeen indarguneak aztertzeko eta izan dezakeen interesa ikusteko bateko eta besteko adibideetan oinarritutako saioa egin nahi da. Bertan, euskaran, ingurumenean eta genero-ikuspegian eragina izan dezaketen proiektuen aurrean hartu diren neurri zuzentzaileak aztertuko dira, elkarren artean zein sinergia sortu daitezkeen ikusteko. Gai hauek erdigunean ipini eta beraien arteko loturak eta puntu komunak bilatu nahi dira.

Helburuak:

  • Etorkizunerako hirigintza eta lurralde antolaketa euskaldun, ekologiko, feminista eta sozialago batera trantsitatzeko bidea elkarrekin egiteko lehen pausuak ematea.
  • Hirigintzan egun egiten diren ebaluazio gaiek elkarren hartzen dituzten sinergiak topatu nahi dira, Ingurumenak, Feminismoak eta linguistikak hirigintzan txertatzean zein komuneko ikuspuntu sortzen diren aztertu nahi da.
  • Euskal Herrian zeharkako gai hauek erdigunera ekarriko dituen graduondoko formazio baten beharraz hausnartu nahi da.

Egitaraua:

OrduaEdukiakIrakaslea
09:45-10:00Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00-10:05Hasiera eta ongi etorria. Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria. Koldo Telleria eta Itsaso Olaizola, jardunaldiaren antolatzaileak.  
10:05-10:45Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote? Koldo Telleria. Arkitekturan lizentziatua. EHUko irakaslea, Eragin Linguistikoen graduondoko Zuzendaria eta DUNAK taldeko kidea Itsaso Olaizola. Zuzenbidean lizentziatua. UEUko eta Eragin Linguistikoen graduondoko Batzorde Akademikoko kidea.
10:45-11:30Kasu praktikoak Usurbilgo HAPOa. Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea. Elise Dilet. BIZIko Koordinaketa kidea, Euskaraz Bizin, Bizikutzu aldizkarian eta Euskal Herria Burujabe egitasmoan kolaboratzailea.
11:30-12:00Mahai-ingurua.
12:00-12:30Atsedenaldia
12:30-13:15Tailerren aurkezpena. Lurralde eko-euskaldunak: (Hizkuntza eta Ekologia). Sergio Gallego, Ingurumen aholkularia. Lurralde euskal-feministak (Hizkuntza eta Feminismoa). Saioa Zuazubiskar, Graduondoko Amaierako Proiektuaren aurkezpena.
13:15-14:00Tailerrak. Bi tailer hauek aldi berean emango dira, partaideek egunean bertan eman beharko dute izena batean edo bestean. Hizkuntza-ekologia: Sergio Gallego eta Itsaso Olaizola. Hizkuntza eta feminismoa: Saioa Zuazubiskar eta Koldo Telleria.
14:00-14:30Plenarioa: tailerren ondorioen partekatzea. Mapak eta ondorioak Dekalogo proposamena Amaiera: Koldo Telleria eta Itsaso Olaizola.

Matrikulaziorako argibideak:

  • Matrikula UEUren webgunean egin behar da. Hemen.
  • “Matrikulatu” aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin


Gai honi buruzko informazio osagarria, matrikulaziorako argibideak eta informazio zehatzagoa:
· UEU. Udako ikastaroak: Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.