Hasiera » Zehaztu gabe » ‘Euskara aurrera!’ manifestazioarekin bat egin du UEMAk, eta bertaratzeko deia egiten die udal ordezkariei eta herritarrei

‘Euskara aurrera!’ manifestazioarekin bat egin du UEMAk, eta bertaratzeko deia egiten die udal ordezkariei eta herritarrei

Gazte Euskaltzaleen Sareak bihar Donostian Euskara aurrera! lelopean deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egin du UEMAren zuzendaritza batzordeak, eta UEMAko kide diren 94 herrietako udal ordezkariei, eragileei eta herritarrei bertaratzeko deia egin die.

“Euskara galbidera zeraman joera ustez aldaezina itzultzea lortu dugu azken hamarkadetan egindako lanari esker. Baina gaur Euskal Herria berreuskalduntzeko eta euskara normalizatzeko bideak aurrera segiko badu, mehatxu berriak eta beraz erronka berriak ditugu esku artean. Batetik, euskararen eta euskaldunon aurkako erabaki politiko eta juridikoek ez dute etenik. Bestetik, kultur globalizazioaren ozeano zabalean euskararen presentzia lausotzen ari da. Belaunaldi berriok ere euskararen aldeko olatura igotzeko ordua da” adierazi dute manifestazioaren antolatzaileek, dagoeneko milaka herritarrek sinatu duten manifestuan

Euskalgintzako eragile ugarik ere bat egin du deialdiarekin, eta horien artean da UEMA ere, udalerririk euskaldunenetan ere euskarak hauspoa eta babesa behar duela iritzita, euskararen lurguneari eusteko.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskara aurrera! manifestazioari atxikimendua adierazteko sinadura bilketa: labur.eus/euskaraaurrera
· Euskalgintzako hamabi eragilek bat egin dute Euskara Aurrera-k deitutako manifestazioarekin (Berria, 2022-05-10).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.