‘Hitanoa aiden!’ lelopean, zenbait herritan hitanoaren inguruan egindako ikerketak eta hitanoa sustatzeko antolatu dituzten ekimenak ezagutzeko eta ekimen berriez hitz egiteko aukera izango dute euskara elkarteetako eta udaletako ordezkariek, gaiarekiko interesa duten euskaltzaleekin batera.
HITANOA AIDEN! Hitanoaren inguruko jardunaldia. Maiatzaren 14an, Segurako kultur etxean.
Honakoa da egitaraua:
10:00-10:05: Sarrera eta ongi etorria.
10:05-10:30: “Hitanoaren erabilera Seguran ikerketaren emaitzak eta herriko esperientzia”.
Alaitz Imaz, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Segurako euskara elkarteko kidea.
10:30-11:00: “Euskararen normalizazioa eta hitanoa”.
Garbiñe Bereziartua, EHUko irakaslea eta ikerlaria.
11:00-11:20: Mokadutxoa.
11:20-11:50: UEMAko hainbat udalerritako esperientziak:
· Usurbil. ‘Hikaratu beldurrik gabe’. Ander Moron Usurbilgo Udaleko euskara teknikaria eta Oxkar Santamaria Usurbilgo Udaleko Euskara batzordeburua.
· Oiartzun. Itsaso Aldai eta Aitzol Perez de San Roman,
Ttur-Ttur euskaltzaleon bilguneko kideak.
11:50-12:00: Badakink! Segurako hitanoaren inguruko lehiaketa.
UEMAko teknikari Eneritz Albizu eta Segurako Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteko kideak aritu dira jardunaldiaren nondik norakoak lotzen, hitanoaren inguruan udalerri euskaldunetan egin den lana ezagutarazi nahian, interesa izan dezaketen euskaltzaleentzat eta udalentzat erakargarria izango delakoan.
UEMAko teknikari Eneritz Albizuren hitzetan, “hitanoaren inguruan udalerri euskaldunetan antolatutako ekimenak ezagutarazteaz gain, euskaltzaleok saretzeko ere baliagarria izango da jardunaldia, batez ere elkarren berri izateko eta aurrera begira hitanoaren inguruan egin daitezkeenez aritzeko”.
Gai honi buruzko material osagarria:
· Gonbidapena.