Hasiera » Zehaztu gabe » Donostian egingo du UEMAk Korrikako kilometroa, igandean

Donostian egingo du UEMAk Korrikako kilometroa, igandean

Korrikaren azken kilometroetako batean hartuko du lekukoa aurten ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, apirilaren 10ean, Udalbiltzarekin batera. Parte hartzeko deia egin die herritarrei eta udaletako ordezkariei.

Amurrion bideari ekin ondoren, Donostian egingo ditu azken kilometroak 22. Korrikak, igandean. Azken kilometro horietako bat egingo du aurten ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: 2.572. kilometroa. Zehazki, 12:22an izango da hitzordua, Zurriola hiribidean (kurba pasatuta, lehen semaforoan). Ezustekoak saihesteko, komeni da ordu laurden lehenago han egotea.

Udalbiltzarekin batera hartuko du lekukoa UEMAk, eta dei egin die udal ordezkariei eta herritarrei Korrikan parte hartu eta elkarrekin euskaraz garela aldarrikatzera. Hitzekin lelopean ari da egiten 22. Korrika, eta apirilaren 10ean izango du amaiera, Donostian. Ohiko moduan, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

Aurten ere babes osoa adierazi dio UEMAk Korrikari. Urtarrilean elkartu ziren Iraitz Lazkano UEMAko lehendakaria eta Miren Segurola koordinatzailea Alizia Iribarren AEK-ko Koordinatzaile Nagusiarekin eta Asier Amondo arduradunarekin, UEMAren Azpeitiko egoitzan.

Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria eta Iraitz Lazkano UEMAkoa, 22. Korrikan.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.