Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAko eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak: bostetik hiru, euskaraz

UEMAko eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak: bostetik hiru, euskaraz

Bigarren aldiz neurtu da 2021ean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietako kale erabilera. Denera, 93 udalerritan: UEMAko 87 udalerritan eta Tolosaldeko beste seitan. Udal horietako batzuek urteak daramate neurketak egiten, baina bigarren aldia da mankomunitate mailako neurketa egiten dela, eta modua jarri du horrek lehen bilakaerak ikusteko.

‘Berria’-k egindako grafikoa.

2017an egin zen mankomunitate mailako lehen neurketa, eta orduko hartan baino hamazazpi udalerri gehiagotan egin da oraingoan. Gainera, neurketetan izandako errefortzuei esker, elkarrizketa kopuru handiagoa jaso da 2021ean, nahiz eta COVID-19aren eraginez kalean jende gutxiago ibili. 190.000 solaskide behatu dira, 2017an baino 34.000 gehiago.

Laburpen gisa, ondorio nagusiak hemen:
· 2021eko kale neurketak: ondorio nagusiak (PDFa, 1,7 Mb)

Hemen txostena osorik, bere horretan:
· Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea, 2021 (PDFa, 4,7 Mb)

Erabilera orokorrari begiratuta, antzeko emaitza eman dute 2017ko eta 2021eko neurketek: bostetik hiru euskaraz -%61,1-. Bi neurketetan sartutako 74 udalerriak hartu dira kontuan konparazioak egiteko, eta datua zerbait handiago da lagin horretan: %61,5. Datu bera eman zuen 2017ko neurketak ere. Beraz, ez da aldatu erabilera orokorra, baina horren azpian izan dira mugimenduak.

Horra ondorio nagusiak, bestelako aldagai batzuk kontuan hartuta:

  • Udalerria tipologiaren arabera: 25 puntuko aldea dago euskaldun portzentajea %80tik gorakoa edo beherako izan. Bilakaera, ordea, negatiboa da arnasguneetan: 2017tik, jaitsi egin da kaleko erabilera, hiru puntu.
  • Adinaren arabera: zenbat eta helduago, euskararen erabilera txikiagoa. Umeek egiten dute euskaraz gehien (%75 inguru). Gazteen eta heldu gazteen artean %65ekoa da erabilera, eta %50 pasatxokoa heldu nagusietan eta adinekoetan.
  • Haurren presentziaren arabera: Haurrak eta gainerako adin tarteetako hiztunak aparte daudenean, %57koa da azke horien erabilera. Batera daudenean, berriz, %73ra igotzen da.
  • Sexuaren arabera: Emakumeen erabilera zerbait handiagoa da. Adin talde guztietan gertatzen da, adinekoetan izan ezik. Alderik handiena gazteetan (%6,6) eta umeetan (%4,1) dago.

Aritz Abaroa UEMAko jarduneko lehendakariaren balorazioa: “Euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua da euskara erabiltzeko”

BIDEOA: UEMAko eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak, 2021.

Gai honi buruzko informazio osagarria:

Kaleko erabilera jaitsi egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan (berria.eus, 2022-03-16)

´-Garikoitz Goikoetxea: «Kaleko erabilerarena kate baten azken katebegia da» (berria.eus, 2022-03-17)

UEMAko herrietan bost lagunetatik hiru aritzen dira kalean euskaraz (naiz.eus, 2022-03-16)

Zenbateraino osasuntsu dago erabilera udalerri euskaldunetan? (Euskadi Irratia, 2022-03-16)

Euskararen arnasguneetan behera egin du erabilerak (eitb.eus, 2022-03-16)

UEMAko eta Tolosaldeko herrietan hizkuntzen erabileraren kale neurketak egin dira (soziolinguistika.eus, 2022-03-16)

Arnasguneetako euskararen erabileraren bilakaera negatiboa erakutsi du UEMAren ikerketak (argia.eus, 2022-03-16)

Arnasguneetako euskararen erabilerak behera egin du UEMAk egindako behaketaren arabera (hamaika.eus, 2022-03-16)

Gari Goikoetxea: ‘Umeak dira euskaraz gehien egiten dutenak Udalerri euskaldunetan’ (hamaika.eus, 2022-03-17)

UEMAko eta Tolosaldeko herrietako kale erabilera datuak: bostetik hiru, euskaraz (zuzeu.eus, 2022-03-16)

Euskararen erabilerak behera egin du euskaldunak %80tik gora diren herrietan (anboto.org, 2022-03-16)

-Bost herritarretatik hiru euskaraz aritzen dira UEMAko udalerrietan (goiena.eus, 2022-03-16).

Euskararen erabilera jaitsi da euskaldunak %80a baino gehiago diren herrietan (busturialdekohitza.eus, 2022-03-16)

Euskararen erabilera jaitsi egin da euskaldunak %80 baino gehiago diren herrietan (lea-artibaietamutriku.hitza.eus, 2022-03-17)

Tolosaldeko herrietako kaleetako euskararen erabilera %60,4koa da (galtzaundi.eus, 2022-03-16)

Tolosaldeko euskararen erabilera lau puntu igo da (ataria.eus, 2022-03-16)

Tolosaldeko kaleetako euskararen erabilera %60,4koa dela jakinarazi dute Galtzaundi eta UEMAk (28kanala.eus, 2022-03-17)

Garikoitz Goikoetxea: “Euskara jakitea ez da nahikoa euskara erabiltzeko” (eitb.eus, 2022-03-17)

Euskararen kaleko erabilerak goiti-beheitiak izan ditu UEMAko kide diren eskualdeko udalerrietan. (erran.eus, 2022-03-19)

-Gari Goikoetxea: “Aurreiritziak bestelakoak izaten dira, baina Euskal Herrian zenbat eta gazteago euskara gehiago egiten da” (goiena.eus, 2022-03-22)

Baikor, baina lanean segi behar da (ataria.eus, 2022-03-26)

Euskara labaindu (naiz.eus, 2022-03-27)

9,6 puntu igo da euskararen erabilera orokorra Idiazabalen (idiazabal.eus, 2022-03-30)

Euskararen erabilera arinki jaitsi da udalerri euskaldunenetan (gazteberri.eus, 2022-03-31)

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.