Hasiera » Zehaztu gabe » Abaroa: “Euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua euskara erabiltzeko”

Abaroa: “Euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua euskara erabiltzeko”

Hizkuntzen kale erabilera neurtu da Udalerri Euskaldunen Manokumunitateko herrietan. Erabilera orokorraren emaitzak 2017ko neurketaren oso antzekoak dira -bostetik hiru, euskaraz-, baina euskaldunak %80tik gora diren herrietan behera egin du euskararen erabilerak. Emaitzei buruzkoak, hemen.

Aritz Abaroa, UEMAko jarduneko lehendakaria.

“Euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua da euskara erabiltzeko, eta hori da, hain justu, udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan jokaten duten rol garrantzitsuenetako bat”, adierazi du Aritz Abaroa Bermeko alkate eta UEMAko jarduneko lehendakariak. “Nolanahi ere, azken urteetan ohartarazten ari garen eran, ezin da pentsatu euskaldun dentsitate handieneko eremuak arriskurik gabe daudenik”.

Abaroa: “Ikerketa sendoa dela esan nahi du lau urteren ostean gisa bereko datuak jasotzekoak: hori da kaleko argazkia”

Emaitza orokorrean, aurreko neurketaren oso antzekoak dira erabilera datuak. Abaroaren hitzetan, “ikerketa sendoa dela esan nahi du lau urteren ostean gisa bereko datuak jasotzekoak: hori da kaleko argazkia”. Hortik harago, ordea, badira gorabeherak herriz herri eta eskualdez eskualde.

Adinaren eragin nabarmena

Besteak beste, adinak eragin nabarmena du euskararen erabielran: adinean giora egin ahala, jaitsi egiten da euskarazko jarduna. “Kezkarako motibo izan daiteke gazteen jaitsiera, nahiz eta hori ere ez den oso handia. Gure herrietan bada kezka belaunaldi berrien erabilerarekin lotuta. Aldaketa handiak ari dira gertatzen denbora gutxian, eta horiek aztertzen ari da UEMA; besteak beste, eskola ggiroko erabilerari eta ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko azterketak lantzen ari gara”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.