Hasiera » Zehaztu gabe » Gutxieneko maila lortzeko Euskara Plus ikastaroa, udaberrian Ondarroan

Gutxieneko maila lortzeko Euskara Plus ikastaroa, udaberrian Ondarroan

UEMAk, Banaiz Bagara elkarteak eta Ondarroako Udalak euskara ez dakiten herritarrentzako Euskara Plus ikastaroa eskainiko dute udaberrian, elkarlanean. Iazko udazkenean abiarazi zuten ekimena hainbat udalek, azken urteotan atzemandako premiei erantzun nahian. Ondarroan udaberrian emango dute ikastaroa, eta doan izango da.

Ikastaroaren helburua da zaintzan, zerbitzuen arloan (merkataritzan zein ostalaritzan) edota arrantza munduan (itsasoan edo portuan) aritzen diren edo lana aurkitu nahi duten etorri berriek lanerako gutxieneko euskara maila lortzea. Guztiz praktikoa izango da, batez ere rol-jokoetan oinarritua.

30-40 ordu inguruko ikastaroa izango da, eta izena ematen duten ikasleekin adostuko dira ikastaro bakoitzaren egunak eta orduak. Martxoaren 25era arteko epea dago izena emateko, Ondarroako udaletxeko harreran.


Bideoak:
· Euskara Plus: euskara ez dakiten herritarrentzako ikastaroa (EUS).

· Euskara Plus ikastaroaren ingurukoak, serer hizkuntzan.
Ahotsa: Senegaldik etorri, Ondarroan euskaldundu eta Berriatuan bizi den Omar Diop, ama hizkuntza duen serer hizkuntzan.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.