Hasiera » Zehaztu gabe » Laudioko elkarretaratzearekin bat egin eta udalei eta udalerri euskaldunetako herritarrei ere bertaratzeko deia egin die UEMAk

Laudioko elkarretaratzearekin bat egin eta udalei eta udalerri euskaldunetako herritarrei ere bertaratzeko deia egin die UEMAk

UEMAk bat egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak bihar Laudion deitutako elkarreteratzearekin, eta bertaratzeko deia egiten die UEMAko kide diren 94 udaletako ordezkariei eta herritarrei, udalek urte askoan hizkuntza politikan hartutako erabakien aurkako eraso argia eta larria delakoan Laudioko Udalaren aurkako epaia. UEMAren Zuzendaritza Batzordearen ordezkaritza izango da bihar Laudioko elkarretaratzean.

Udalak zehaztutako hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean (Araba) lanpostua galdu zuen langilearen aldeko epaia ezagutarazi da aste honetan. Gasteizko Auzitegiaren epaia hizkuntza eskakizuna ez duen langilearen aldekoa da, munduko hizkuntzarik zailenen artean euskara bosgarrena dela argudiatuta. Argudio horiek saretik kopiatu eta epaian hitzez hitz itsatsi zituen epaileak.

Erabakiak soka luzea ekarri du azken egunotan, eta azkenaldian auzitegietatik heldutako euskararen aurkako erasoei baturik erantzuteko deia egin die Kontseiluak erakundeei eta euskalgintzako eragileei, Laudioko Udalaren aurkako epaia larria dela iritzita. UEMAk ere bat egin du irakurketarekin eta biharko elkarretaratzearekin.

Herenegun, UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok salatu zuenez, “euskarari dagokionez errazegi bihurritzen dira legeak eskubideen gainetik, erakunde publikoen jarduna mugatu nahian”.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
·
“Euskarari dagokionez, errazegi bihurritzen dira legeak eskubideen gainetik” (uema.eus, 2022-02-02).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.