Hasiera » Zehaztu gabe » UEMA ere Korrikarekin bat

UEMA ere Korrikarekin bat

AEK-ko eta Korrikako arduradunekin bildu dira gaur UEMAko ordezkariak, 22. Korrikaren nondik norakoak ezagutzeko eta udalerri euskaldunen babes osoa adierazteko.

Zehazki, Alizia Iribarren AEK-ko Koordinatzaile Nagusiarekin eta Asier Amondo Korrikaren arduradunarekin elkartu dira UEMAko lehendakari Iraitz Lazkano eta UEMAko koordinatzaile Miren Segurola, UEMAren Azpeitiko egoitzan egindako bileran.

[Ezkerretik eskuinera, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Asier Amondo Korrikaren arduraduna, Alizia Iriabarren AEK-ko Koordinatzaile Nagusia eta Iraitz Lazkano UEMAko lehendakaria, gaur goizean, Azpeitian].

Euskararen aldeko AEKren ekimena Amurriotik abiatuko da aurten, martxoaren 31n, eta Euskal Herria zeharkatu ostean Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Hitzekin izango da aurtengo Korrikaren leloa.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.