Urteko artxiboak: 2021
Sambou Diaby: “Ez du zentzurik etorkinei erdaraz hitz egiteak eta gero etorkinek euskaraz hitz egin dezaten nahi izateak”
Arnasa gara kanpainaren baitako aste honetako bideoaz solasean aritu ziren atzo arratsaldean Sambou Diaby (Zumaia, 1999) aktorea eta Nagore Arin kazetaria, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan. Hiru Damatxok ekoitzitako esketxaren harira, bertan ikusten denarekin erabat identifikatuta sentitu dela adierazi zuen...
Irakurri osorik »
“Zuek erdaraz egiteko ohitura izatea ez da kasualitate hutsa”
Udalerriak euskalduntzeko egitasmoen baitan, azken urteotan UEMAren zerbitzuen katalogotik udalek gehien eskatzen duten tailerretako bat da arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzkoa. Izan ere, ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakalaz ohartuta, ikasleentzako berariaz sortutako Hedatu hezkuntza proiektuaz gain, erabileraren inguruko hausnarketa eragin...
Irakurri osorik »
“Orain arte, UEMAtik kanpo, hizkuntza politika bat garatu dugu, baina eraginkorragoak izan nahi dugu”
Amasa-Villabonako Udalak UEMAko kide izatea erabaki zuen pasa den astean, eta horren harira Xabat Laborde Euskara zinegotzia elkarrizketatu du Gipuzkoako Hitzak. Besteak beste, udala eta udalerria areago euskalduntzeko dituzten erronkez aritu da Laborde, Miren Garate kazetariaren galderei erantzunez. Hemen osorik...
Irakurri osorik »
UEMAko kide izatea erabaki du Amasa-Villabonako Udalak
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu du gaur Amasa-Villabonako Udalak, udal osoko bilkuran. Gaur egun, 88 udalek osatzen dute UEMA, eta 89. udala izango da Amasa-Villabona, UEMAren batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean. Gaur arratsaldean egin du hilabete honetako...
Irakurri osorik »